Iztupa
Iztupa edo amelua lihoa edo kalamua jotzen direnean bereizten den zati larria da, sokak eta ehun latzak egiteko erabiltzen dena.[1] Mardul merkaturatzen zuten, xerlo edo zuntz desberdineko mataza moduan. Erosleak era askotakoak ziren, eta horrela, alde batetik, zaku-oihalen eta ehun lodien ehuleak zeuden, eta, bestetik, bikeztatzaileek erabiltzen zuten produktu nagusietako bat zen. Iztupa ere erabiltzen zuten, betegarri gisa, aulkigileak, talabarteroak, koltxoneroak eta altzarien tapizatzaileak.[2]
Kalitate hobeko iztupak, zuntz luzeen proportzio handi batekin, orraztu eta irun zitezkeen ehun-kalitate txikiko hariak egiteko, baina beste erabilera batzuetarako egokiak. Hari horiek nahiko oihal estuetan (iztupa-ehunak) edo nahiko zakarretan (zaku-oihalak) ehundu zitezkeen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «iztupa». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Revista de España. Tip. de Ricardo Fé, 173– or..
- ↑ (Katalanez) Morell i Montadi, Carme. (1986). La Famosa comèdia de la gala està en son punt: edició i estudi. L'Abadia de Montserrat, 125– or. ISBN 978-84-7202-821-0..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |