Izturitzeko txirula
Izturitzeko txirula | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. XXXV. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako lanak]] |
Aurkikuntza lekua | Izturitze eta Otsozelaiako leizeak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hezurra |
Kokapena | |
Lekua | Musée d'Archéologie Nationale |
Izturitzeko txirula Izturitz eta Otsozelaiako leizeetan aurkitutako musika tresna paleolitiko bat da, duela 33.000 urte ingurukoa, sai hezurrekin egindakoa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarnategian 15.000 eta 35.000 urte arteko 22 txirula zati aurkitu izan dira, eta atal batek bereziki, 3 zulo agertzen dituelarik, balio berezia dauka[1].
Jatorrizko atal horren antzinatasuna 35.000 urtetan datatu du Frantziako Arkeologia Museo Nazionalak, non gordea dagoen[2]. Ez da paleolitoko musika tresna zaharrena, antzeko atal bat aurkitu Divje Babe leizean, Eslovenian, eta 43.100 urteko antzinatasuna eman zaio hari[3].
Erreplika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izturitzeko atalaren formak berregiteko bide eman du, eta emanaldi bat ere egin zen soinuaren Izturitzen bertan 2012. urtean[1]. Soinueneako Juan Mari Beltranek ere jo izan du erreplika horren soinua, bideo honetan ikusten den bezala:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Soubelet Fagoaga, Iduzki. (2012-05-11). «Iraganeko flauten doinua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ (Frantsesez) «La grande flûte gravettienne d'Isturitz» musee-archeologienationale.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Turk, Matija; Turk, Ivan; Dimkaroski, Ljuben; Blackwell, Bonnie A.B.; Horusitzky, François Zoltán; Otte, Marcel; Bastiani, Giuliano; Korat, Lidija. (2018-09). «The Mousterian Musical Instrument from the Divje babe I cave (Slovenia): Arguments on the Material Evidence for Neanderthal Musical Behaviour» L'Anthropologie 122 (4): 679–706. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).