Edukira joan

Jōyō kanji

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Jōyō kanji (japonieraz: 常用漢字?)2136 kanji eta beren irakurketen zerrenda da, Hezkuntza, Kultura, Kirola, Zientzia eta Teknologia Ministerioak (HKKZTM) zehaztuta 2010ean. Zerrenda hori Bigarren Mundu Gerraren amaieran sortutako tōyō kanji izeneko zerrenda oinarri hartuz sortu zen. Jōyō kanji zerrenda Derrigorrezko Hezkuntza amaitu dutenentzako alfabetatzearen oinarri gisa hartzen da, baita gobernuaren dokumentu ofizialetan baimendutako karaktereen listatzat ere. Muga hori dela medio, jōyō kanji zerrendaren barruan arruntak ez diren hainbat karaktere daude, hala nola Japoniako Konstituzioan agertzen diren zenbait karaktere, 1850 karaktereko tōyō kanji zerrendaren baitan idatzi baitzen testu hori.

Jōyō kanji zerrenda hurrengo bi azpimultzoz osaturik dago:

  • 1026 kanji, Lehen Hezkuntzan ikasten direnak (kyōiku kanji).
  • 1110 kanji, Bigarren Hezkuntzan ikasten direnak.

Tōyō kanji zerrendarekiko aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean jōyō kanji zerrendak tōyō kanji izenekoa ordezkatu zuen, karaktere arruntetRko. Berrikuntzak ekarri zituen aldaketak bi izan ziren: 95 karaktere gehitu ziren eta kanjiaren simplifikazioa karakterean. Hona 95 kanji horiek:

  • 1923an, Hezkuntza ministerioak 1962 kanji eta 154 karaktere sinplifikatu zehaztu zituen.
  • 1931n, aurreko zerrenda berrikusi eta 1858 karaktere zehaztu ziren.
  • 1942an, 1134 jōyō kanji karaktere eta 1320 karaktere azpi-jōyō kanji gisa zehaztu ziren.
  • 1946an, 1850 karaktereko tōyō kanji zerrenda legez zehaztu zen "eguneroko komunikazio eta erabilera arrunterako behar-beharrezko kanji" moduan.[1] Zerrenda horrek 881 kanjiko azpimultzo bat zehazten zuen Lehen Hezkuntzako "oinarrizko eskakizun"ekoak izateko.
  • 1981ean, 1945 karakterez osaturiko jōyō kanji zerrendak aurrekoa ordezkatu zuen.[2] 2010reko azaroaren 30ean zuzendu zen, 196 karaktere gehiago gehituz eta bost (勺, 銑, 脹, 錘 eta 匁) kenduz, denera 2136 kanjiz. Horrek irakurketan ere aldaketak ekarri zituen: hogeita zortzi kanjik berriak hartu zituzten; hiruk, ezohikoak galdu; eta 側 kanjiaren kun'yomi-a kawatik (japonieraz: かわ?) gawara (がわ?) aldatu egin zen.[3] 196 berriak hauek dira:[3][4]
𠮟[] 鹿 [] [] []
Oharrak:
  • Letra lodiz markaturiko karaktereak prefekturen izenetan erabiltzen dira.
  • Kortxeteen artean agertzen diren alternatibek bertsio ofizialaren eta JIS X 0208 bertsioaren (kortxeteen artean dagoenaren) arteko ezberdintasunak adierazten dute.

Hezkuntza, Kultura, Kirola, Zientzia eta Teknologia Ministerioak irakasleak prestatu zituen kanji berriak 2012tik aurrera irakatsi zezaten. Institutuak eta unibertsitateak 2015etik aurrera hasi zituzten erabiltzen karaktere berri horiek sarrera probetan.[5]

Jinmeiyō kanjiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda ofizialak sortzerakoan kontuan hartu behar da herritar askok beren izen-deiturak idazteko era aldatu nahi ez dutela. Horrexegatik sortu zen zerrenda berri bat, jinmeiyō kanji deiturikoa. Jōyō kanji zerrendaren osagarri zerrenda horretan zehazten dira izen-deiturak idazteko erabil daitezkeen gehigarrizko karaktereak eta beren irakurketak. Jinmeiyō kanjiak Bigarren Hezkuntzatik aurrera ikasten dira Japoniako eskoletan.

Nanoria (japonieraz, 名乗り) japoniarren izen-deituretan soilik ageri diren kanji irakurketak dira. Asko karaktere arrunt eta beren irakurketa estandarrez osaturik daude, baina izenetan soilik erabiltzen diren karaktere eta irakurketak izan ditzakete japoniar izenek. Adibidez, 希 karakterea, normalean ki (japonieraz: き?) irakurria, Nozomi irakur daiteke izen gisa.

Gainera, irakurketa berezi horiek erabil daitezke beste batzuekin batera. Hala nola, Iida (飯田) izenean, 飯 karakterearen nanori irakurketa (いい, ii) eta 田 karakterearen kun'yomi irakurketa estandarra (だ, da) erabiltzen dira, biak nahastuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. A Guide to Reading & Writing Japanese, Charles E. Tuttle Co., 1961 Edition
  2. "In 1981 the jōyō kanji list superseded the old tōyō kanji list — the list of Chinese characters which was announced in November 1946 and designated for daily use." -Japan Times editorial, "Revising the list of kanji" Noiz kontsultatuta: 2009ko maiatzak 27.
  3. a b «改定常用漢字表、30日に内閣告示 閣議で正式決定» 日本経済新聞 (kontsulta data: 2015eko otsailak 1).
  4. «「柿」など9字追加、「鷹」は選外 新常用漢字の修正案» 朝日新聞 (kontsulta data: 2009ko urriak 25).
  5. Govt to announce new list of kanji for common use at end of month. .[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]