Jacques de Taxi
Jacques de Taxi | |||
---|---|---|---|
← Nicolas Lorgne - Jean de Villiers → | |||
Bizitza | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Jacques de Taxi (italieraz: Giacomo de Tassis; Cornello del Tasso, XIII. mendea) Ospitaleko zalduna izan zen.
Lonbardian jaio zen, Taxi familian, Turn und Taxis leinuaren jatorrian. Bere izena 1266an agertzen da lehen aldiz Akren, Ospitale Ordenako zaldun bezala. 1269ko uztailean Messinako prior izendatu zuten. 1269an Karlos I.a Napolikoa erregeari zaldunak eta haren jabetzak Sizilian babesteko eskatu zion.
De Taxik erregearen aholkulari eta haren armadako ofizial lanak egin zituen, eta batez ere diruzain lanak. Ospitaleko Ordenako flota ere erregearen zerbitzura jarri zuen. 1279an Barlettako Prior Handi izendatu zuen.
Askotan, produktuak eta ekipamenduak garraiatu zituen Siziliatik Lur Santura. 1281eko uztailean Akrera itzuli zen Komandante Handiaren kargua betetzeko.
1285eko irailean Jean de Villiers Ordenaren Maisu Handia izendatu zuten, baina Frantzian geratu zen Ordenaren arazo ugariak konpontzeko. De Taxik Maisu Handiaren funtzioak bete zituen Villers 1286an Lurra Santura iritsi zen arte.