Janire Etxabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janire Etxabe
Bizitza
JaiotzaArrankudiaga, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Facebook: ?q=Janire%20Etxabe Edit the value on Wikidata

Janire Etxabe (Arrankudiaga, Bizkaia, 1979) dantzaria da, dantza bertikalean aditua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janire Etxabek Dimegaz elkartea sortu zuen 2017. urtean, eta proiektu horren barruan Harrobi Dantza Bertikala konpainia. Euskadiko naturguneetan esku-hartze artistikoak egiteko eta zabaltzeko helburuarekin.[1]

Eskaladatik dantza bertikalera egin zuen jauzi, eta ordutik dantzan orduak ematen ditu arrokatik zintzilik. Anboto mendiko pareta da gehien gustatzen zaiona, baina kobazuloetan eta zuhaitzetan ere aztertzen du mugimendua.

2024an Atxine bakarkako lehenengo lanaren aurrestreinaldia egin zuen. Obra honetan haurtzaroan, nerabezaroan eta zahartzaroan sortzen diren emozioei erreparatu die.Batetik, musika eta instrumentu tradizionalak musika elektronikoarekin eta modernoarekin nahasten dira. Bestetik, jantzi tradizionalak eta burukoa. Espainiar inkisizioak emakumeen burukoa debekatu zuen. Horregatik, burukoaren bidez kulturak zer nolako karga duen gizartean transmititu nahi izan du Janirek. Benito Lertxundiren Altabizkar kantuan inspiratu da.[2]

Kultura eta mitologia ezinbestekoak dira Janirerentzat lan pertsonaletan zein Harrobi dantza konpainiarekin egiten dituenn lanetan. Memoria historikoa, kultura eta mitologia ekoizpen askotan daude, baina batez ere Geu(R)era ekoizpenean ikusten dira. Batik bat, Anbotoko Mari, antzinako sorgin ehiza eta gaur egun ere emakumeek bizi duten sorgin ehiza.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iretargi: la luna de Etxauri dokumentalak Nafarroara eraman zuen. Iretargik dantza bertikala eta eskalada uztartzen ditu. "Lamia bat dantzan, zintzilik, ilargia laztantzen", dio sekuentziaren sinopsiak.[4]
  • Haize lerroak dokumentala. Janire Etxabek bere bi grina nagusiak proiektu bakar batean batzea lortu du: dantza bertikala eta natura. Euskal mendi enblematikoenetako batzuk, aldi berean, bere proiektuaren eszenatoki eta pertsonaia protagonista dira, Mendi Film Mendi eta Abentura Zinemaldiaren 2023ko edizioan aurkeztu zuen Haize Lerroak dokumentala.[4]
  • 2024an Amaia Lejarretak sortu zuen Erro film laburreko protagonista nagusia izan zen Janire. Filme horretan body painting-a eta dantza bertikala uztartzu zituen egileak. Laburbira zirkuituan eskaini zen eta Ines Osinagak jarri zion ahotsa film laburrari.[5]

Sariak eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022an MAX antzerki sarietarako izendatuta egon zen zuzendaritza artistiko onenaren kategorian, Harrobi Dantza Bertik bere konpainiarekin egin zuen kale ikuskizun batengatik.[4]
  • 2023ko Umore Azokako Epaimahaiak Aipamen Berezia ematen zion Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, “Geure(R)a” ikuskizunagatik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Janire Etxabe, danza vertical» EITB 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  2. a b c (Gaztelaniaz) L.Garaialde, Olaia. (2024-02-27). «“Amamak transmititu dit hizkuntzarekiko eta mitologiarekiko maitasuna”» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  3. «Janire Etxabe: “Dendu ikuskizunean ikusleari hegan egiteko gogoa, askatasuna, eragiten dio dantza bertikalak”» EITB 2022-06-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  4. a b c Gómez, Verónica. (2023-03-23). «Haize Lerroak: la danza vertical de Janire Etxabe en las paredes de Udalatx o Anboto» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  5. ««Iraganeko haziak orainera ekartzea lortu nahi izan dut»» Berria 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]