Japoniako Gobernua
| Japoniako Gobernua | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | monarkia konstituzionala, central government (en) |
| Herrialdea | Japonia |
| Eskumendekoak | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Osatuta | |
| Historia | |
| Sorrera | 1868ko urtarrilaren 3a |
| Ordezkatzen du | Imperial Court of Japan (en) |
| webgune ofiziala | |
Japoniako Gobernua (japonieraz: 日本国政府) Japonian botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. Japonia monarkia parlamentario bat denez, Enperadorearen boterea mugatua dago eta nagusiki zeremoniazko betebeharretara baztertua da. Beste herrialde batzuetan bezala, Estatua hiru boteretan banatuta dago: botere betearazlea, botere legegilea eta botere judiziala.
Gobernuak, 1946an onartutako Japoniako Konstituzioak ezarritako markoaren pean funtzionatzen du. Estatu unitario bat da, berrogeita zazpi banaketa administratibo dituena, enperadorea bere estatuburu delarik.[1] Aldiz, Kabinetea da, Estatuko ministroek eta lehen ministroak osatua, gobernua zuzentzen eta kontrolatzen duena. Kabinetea botere exekutiboaren botere-iturria da, eta lehen ministroak osatzen du, Gobernuko buruak. Dieta Nazionalak aukeratzen du eta enperadoreak formalki izendatzen du kargurako.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Central Intelligence Agency. The World Factbook Japan. .
- ↑ (Ingelesez) Japoniako Konstituzioa: 68(1). art.. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Japoniako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |