Jaungoikoa, aberria, erregea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Jaungoikoa, aberria, erregea (gaztelaniaz: Dios, patria, rey) karlismoaren goiburu hirukoitza da. 1814an, Vienako Batzarrean aldarrikatutako "Tronua eta Aldarea" goiburuaren baliokidea izan zen.

Zenbait aldaera izan zituen: Jaungoikoa, aberria, erregea, epaileak[1] edo Jaungoikoa, aberria, foruak, erregea. Ignacio Baleztenak Oriamendiko Martxaren hitzak birmoldatu zituenean, goiburu honekin eman zion hasiera bere bertsioari.

1895ean Arana anaiek eusko abertzaletasunarentzat goiburua sortzeko orduan, Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa aukeratu zuten, beste goiburu horren oihartzuna.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rueda, Germán La primera guerra carlista Artehistoria .
  2.   Villanueva, Javier (2004) Manuel Calvo-García & William L. F. Festiner ed. Federalismo, nacionalismo y autodeterminación en el País Vasco Federalismo/Federalism Dykinson 189-219. orrialdea .
  3.   Ormaetxea, Xabier (2015/06/20) «Del carlismo ‘per accidens’ al nacionalismo vasco» Deia .