Jauregi etxea (Zerain)
Jauregi etxea (Zerain) | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Saiatzeko aldaera | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zerain |
Koordenatuak | 43°00′44″N 2°16′25″W / 43.01214°N 2.27363°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 4 |
Jauregia etxea Zeraingo Jauntxoen bizileku izan zen eraikina da. XV. mendekoa da. Zerain goitik zaintzen du Jauregi etxeak. Aurretik bertan zegoen gaztelu baten tokian eraikia, Euskal Herrian geratzen diren dorretxe tradizional handienetakoa da hau. Egun Zeraingo herriko sinbolo bilakatu da.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharriz eraikitako zatia, dorretxe originalaren aztarnak aprobetxatuz, eraikuntzaren alderdi deigarriena da. Gipuzkoako eraikin tipikoen patroiak jarraitzen ditu haren arkitekturak. Harria eta egurra nahasten dira Jauregi etxean. Hiru solairu ditu eta beheko solairu bat ere. Beheko solairua da, batez ere, aurretik bertan zegoen dorretxearen lekukoa. Beheko zati horretan ikus dezakegu defentsarako helburuarekin egindako zatia, hortik gorakoak garaiko baserrien itxura du.
XV. mendekoa, jauregiaren zatirik deigarriena dorretxearen parte izan ziren hiru horma dira, harri landuz eginak. Arku gotiko baten azpian dago eraikinaren sarrera nagusia. Arku horretan “Ave Maria llena eres de gracia, bendícenos” irakurri daiteke. Arku horren gainean Zeraingo armarri zaharrena ikus dezakegu. Armarriaren ondoan inork ulertzea lortu ez duen irudi bat dago. Zenbait interpretazioren arabera, itzaltzen ari den eguzki baten irudia eta zortzi puntako izarrez inguratua dagoen ilargi laurden bat ikus ditzakegu. Eraikinari misterio puntu bat ematen dion elementua da. "Eguzki goibela, ilargi laurdenaz besarkatua eta zortzi puntako lau izarrez inguratua".[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://edificiosgipuzkoa.diariovasco.com/eu/jauregi-etxea-zerain-20170228164807.php
- ↑ Zeraingo Udala | Jauregia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).