Java EE

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Java Platform, Enterprise Edition edo Java EE (hasieran Java 2 Platform, Enterprise Edition edo J2EE gisa ezagutzen zen 1.4 bertsiora arte; Java enpresarial gisa itzultzen da era informalean) programazio-plataforma bat da, Java programazio-lengoaian idatzitako software-aplikazioak garatzeko eta exekutatzeko. Java Plataformaren zati da. Hainbat geruzatako arkitektura erabiltzea ahalbidetzen du, eta aplikazio-zerbitzari batean exekutatzen diren software-osagai modularretan oinarritzen da. Java EE platafoma espezifikazio batez zehaztuta dago. Java Community Process-eko beste espezifikazioen antzekoa da, eta estandartzat hartzen da era informalean, zeren hornitzaileek hainbat adostasun-baldintza bete behar dituzte adierazteko bere produktuak Java EE-rekin bat datozela; The Java Community Process / JCPk estandarizatzen du.

Java EE-k hainbat API espezifikazio dauzka –adibidez: JDBC, RMI, posta elektronikoa, JMS, Web Zerbitzua, XML...–, eta zehazten du nola koordinatu. Java EE-k espezifikazio bakarrak ere konfiguratzen ditu Java EE-ko osagaientzat; honako hauek, hain zuzen:, Enterprise JavaBeans, serveletak, portletak (Java Portleten espezifikazioa jarraituta), JavaServer Pages eta hainbat web-zerbitzuren teknologiak. Horrek plataforma arteko Enpresa Aplikazio eramangarriak sortzeko eta aurreko teknologiekin integratzeko aukera ematen dio garatzaileari. Hauek dira Java EE-ren beste onura erantsi batzuk: aplikazio-zerbitzariak transakzioak, segurtasuna, eskalagarritasuna, konkurrentzia eta hedatutako osagaien kudeaketa maneia ditzake. Horrek esan nahi du garatzaileak gehiago zentra daitezkeela osagaien negozio-logikan, maila baxuko mantentze-atazetan baino.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • J2EE espezifikazio originala, Sun Microsystems enpresak garatu zuen.
  • J2EE 1.3-tik hasita, espezifikazioa Java Community Process-en azpian garatua izan zen. JSR 58-k zehazten du J2EE 1.3 eta JSR 151-k zehazten du J2EE 1.4
    • 2001eko apirilean, J2EE 1.3ren SDK 2001eko apirilean merkaturatu zen beta bezala. J2EE 1.4ko SDK beta 2002ko abenduan banatu zuen Sun Microsystems enpresak.
  • Java EE 5-en espezifikazioa, JSR 244-en azpian garatua izan zen eta 2006ko maiatzaren 11n merkaturatu zuten.
  • Java EE 6 bertsioak, JSR 316 espezifikazio betetzen du eta 2009ko abenduaren 10ean merkaturatu zen.
  • Java EE 7 bertsioak, JSR 342[1] espezifikazio betetzen du, 2013ko maiatzaren 28koa.
  • Java EE 8[2] bertsioa 2017ko abuztuaren 31n merkaturatu zen, eta JSR 366 espezifikazioa jarraitzen du.

Java EE Oracle-k mantentzen zuen Java Community Process-en arabera. 2017ko irailaren 12an, Oracle Corporation-ek iragarri zuen Eclipse Fundazioren menpe jarriko zuela Java EE[3]. Eclipse goi mailako proiektua Eclipse Enterprise for Java (EE4J[4]) izendatu zuten. Eclipse Fundazioak Java EE izena aldatu behar izan zuen "Java" izenaren baimenak Oraclek dituelako. 2018ko otsailaren 26an iragarri zen Java EE-ren izen berria Jakarta EE[5] izango dela.

API orokorrak, maneiua eta kontrol-egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Java EE-ko APIak hainbat teknologia barneratzen ditu, APIaren funtzionalitateak hedatzen dituztenak Java SE oinarri izanik.

javax/ejb.*[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enterprise JavaBeans APIak APIen multzo bat definitzen du, objektu banatuen edukiontzi batek jasango duena iraunkortasuna, RPCak (RMI edo RMI-IIOP erabiliz), konkurrentzi kontrola, transakzioak eta objektu banatuetarako sarbide-kontrola bermatzeko.

javax/naming[aldatu | aldatu iturburu kodea]

javax.naming, javax.naming.directory, javax.naming.event, javax.naming.ldap eta javax.naming.spi paketeek Java Naming and Directory Interfacearen (JNDI) APIa definitzen dute.

java.sql[aldatu | aldatu iturburu kodea]

java.sql eta javax.sql paketeek JDBCren APIa definitzen dute.

javax/transaction.*[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakete hauek Java Transaction APIa (JTA) definitzen dute.

javax/xml.*[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakete hauek JAXP API-a.

javax/jms.*[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakete hauek JMS APIa definitzen dute.

javax/persistence[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakete honek klaseak eta interfazeak ematen ditu irauten duten hornitzaileen, kudeatutako klaseen eta Java Persistence (JPA) APIko bezeroen arteko elkarrekintza kudeatzen laguntzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «The Java Community Process(SM) Program - JSRs: Java Specification Requests - detail JSR# 342» jcp.org . Noiz kontsultatua: 2018-09-29 .
  2. (Ingelesez)  «javaee/javaee-spec» GitHub . Noiz kontsultatua: 2018-09-29 .
  3.   Waters, By John K.; 09/12/2017 «Java EE Is Moving to the Eclipse Foundation -» ADTmag . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  4. (Ingelesez)  Beaton, Wayne «EE4J FAQ | The Eclipse Foundation» www.eclipse.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  5. (Ingelesez)  Vaughan-Nichols, Steven J. «Good-bye JEE, hello Jakarta EE» ZDNet . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .