Javier Ruescas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Javier Ruescas
Javier Ruescas1.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1987ko abenduaren 14a (30 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea eta youtuberra

Javier Ruescas (Madril, 1987ko abenduaren 14a - ) espainiar idazle eta youtuberra da. Gazte eleberriak idazteagatik ospetsua da. Bere eleberri ospetsuena Bereth-en ipuinak da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javier Ruescas Madrilen, 1987ko abenduaren 14an jaio zen. Betidanik gustatu zaio irakurtzea. 11 urterekin hasi zen idazten. Nagusitan izurde hezlea izan nahi zuen[1]baina azkenean kazetaritza ikasi zuen, lizentziatu zen 2010ean.

15 urterekin hasi zen idazten bere lehengo eleberri luzea, Los protectores de Imeth. Bi urte eta gero amaitu zuen El Zafiro de Kefto, trilogiako lehengo liburua. 2009an argitaratu zuen bere lehengo eleberria, Bereth-en ipuinak. 2010ean, Gazte literaturako saria jaso zuen. Urte horretan, Bereth-en ipuinen bigarren zatia argitaratu zuen.

Tempus Fugit-ekin hasi zen ospetsua izaten gazte literaturan. 2011an, Berteh-en ipuinak-ren hirugarren parte argitaratu zuen. Eta 2013an argitaratu du bere eleberri garrantzitsuena eta ospetsuena; Play,(Lehengo partea da trilogia baten barruan.) eta eramango da zinemara. Urte horretan ere argitaratzen du Pultsazioak. Eleberri honek Francesc Mirallesekin batera idatzita dago.

Bai Play, bai Pultsazioak eleberri hoberen artean izan ziren aukeratuta 2012an eta 2013an. 2015ean Elektro trilogia hasten da, Manu Carbajo zuzendariarekin, zeinen bere jarraipena, Aura, ere argitaratu zuen urte horretan eta Nemesis 2016an. Nemesis horrekin amaitzen da trilogia. 2016ko maiatzaren 12an argitaratu zuen Taupadak, hau ere Francesc Mirallesekin batera idatzita.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuentos de Bereth I: Encantamiento de luna. (2009).
  • Tempus Fugit, ladrones de almas (2010).
  • Cuentos de Bereth II, La maldición de las Musas (2010)
  • Cuentos de Bereth III (2011).
  • Play (2013).
  • Show (2013).
  • Pulsaciones (2013).
  • Live (2014).
  • Las Crónicas de Fortuna: 1 El secreto del trapecista (2015).
  • Las Crónicas de Fortuna: 2 El recuerdo del mago (2015).
  • El (Sin)sentido del amor (2015) .
  • Electro (2015).
  • Aura (2015).
  • Las Crónicas de Fortuna: 3 La decisión de la bailarina(2016).
  • Némesis (2016).
  • Latidos (2016).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]