Youtuber

Youtuberra YouTube webgunean bideoak partekatzearen truke dirua irabazten duen pertsona da. Youtuberrek telebistaren ordezko aukera berri bat ematen dute, non jendeak nahi duena ikus baitezake nahi duenean.
Youtuberrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun youtuberrek oso eragin handia dute, eta telebistak baino ikusle gehiago lor dezakete.
| Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
PewDiePie
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan jarraitzaile gehien duen youtuberra Pewdiepie suediarra da[1]: 61 milioi baino harpidedun gehiago ditu, (2018ko datuak) eta hilean 350 milioi ikusle izaten ditu gutxienez.
Germán Garmendia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelaniaz harpidedun gehien dituen youtuberra Germán Garmendia txiletarra da. Bi kanal ditu rankingeko goiko postuetan: HolaSoyGerman eta JuegaGerman.
Rubius
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rubius edo ElRubius goitizenarekin ospetsu egin den youtuberra da harpidedun kopuruko rankingetan hirugarrena. Gaztelaniaz eta norvegieraz egiten du baina gaztelaniazko kanala da jarraitzaile gehien dauzkana.
Munduko youtuberrik ospetsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Youtuber bakoitzak bere kanalean nahi duena igo dezake, betiere YouTubeko arautegia errespetatuz.
| Youtuberraren izena | Harpidedun kopurua |
| Pewdiepie | 75.973.574 |
| T-Series | 75.032.247 |
| HolaSoyGerman | 35.010.164 |
| Dude Perfect | 34.118.460 |
| elrubiusOMG | 32.412.929 |
| JuegaGerman | 30.885.302 |
| Fernanfloo | 30.752.003 |
| VEGETTA777 | 24.981.917 |
| VanossGaming | 23.960.343 |
| Smosh | 23.788.536 |
| nigahiga | 21.295.711 |
| Ninja | 20.276.859 |
| Yuya | 17.364.660 |
| JennaMarbles | 16.723.339 |
| whindersonnunes | 16.610.447 |
| Markiplier | 16.364.190 |
| KSI | 15.758.140 |
| FBE | 14.853.411 |
| jacksepticeye | 14.378.283 |
| ERB | 14.148.831 |
| DanTDM | 13.994.637 |
| enchufetv | 13.213.765 |
Euskal youtuberrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Youtuberren nazioarteko fenomenoak Euskal Herrian ere izan du oihartzunik. Euskaraz aritzen diren[2][3][4] youtuberren kanalek, baina, gutxitan lortzen dute 1.000 harpidedun baino gehiago[5][6].
Mila harpidedun baino gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mila harpidedun baino gehiago duten youtuber batzuk:
- DespertaVlogsEUS, (Iban Garcia)[7],
- Aiora Probatxoa, (Aiora Mujika)[8][9],
- SuperTxope (Hiru Damatxo. Amaitutako proiektua[10]),
- Nerea Alias[11],
- Euskara satorra, Beñat Erezuma irakasleak euskara ikasi nahi dutenei zuzendutako kanala eskaintzen du. Beñat Erezumak azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz ematen ditu[12]. Azpitituluak ere bi hizkuntzetan eskaini ohi ditu.
Bostehun harpidedun baino gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- JuditsiteEuskaraz, (milaka harpidedun gaztelaniazko kanalean, 1.000 baino gutxiago euskarazkoan)[13].
- 27zapata,(Imanol Epelde Pagola)[14].
- EUGENIren TXOKOA - EuTxo[15] Eugeni Alzibar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2018). «Las 5 estrellas de YouTube que tienen más suscriptores en el mundo (y 3 hablan español)» BBC News Mundo (kontsulta data: 2018-10-18).
- ↑ «Youtuber izatea lana al da? - Game Erauntsia - Bideo-jokoak euskaraz» gamerauntsia.eus (kontsulta data: 2019-02-13).
- ↑ «Youtuberrak • TaPuntu» TaPuntu 2016-03-04 (kontsulta data: 2019-04-10).
- ↑ «youtuberrak euskaraz - YouTube» www.youtube.com (kontsulta data: 2019-09-13).
- ↑ «Euskal youtuberrak» MingainakDantzan 2017-07-21 (kontsulta data: 2018-10-20).
- ↑ «Ba al dago euskal komunitaterik YouTuben?» burutüstyle 2017-03-06 (kontsulta data: 2019-04-10).
- ↑ Iban García. «DespertaVlogsEUS» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ Aiora Mujika. «Aiora Probatxoa» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ Erostarbe Leunda, Gorka. «Aiora Mujika: «Sortu baino gehiago, kontatu egin dut»» Berria (kontsulta data: 2022-02-16).
- ↑ «Super Txope» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2019-09-12).
- ↑ «Nerea Alias» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ Beñat Erezuma. «Euskara Satorra: aprender euskera con vídeos» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ «JuditsiteEuskaraz» YouTube (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «Imanol Epelde Pagola» YouTube (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «EUGENIren TXOKOA - EuTxo» YouTube (kontsulta data: 2020-03-28).