Jean Rivier
Jean Rivier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexis Fernand Félix Jean Rivier |
Jaiotza | Villemomble, 1896ko uztailaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | La Penne-sur-Huveaune, 1987ko azaroaren 6a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean Gallon Maurice Emmanuel |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | sinfonia |
Jean Rivier (Villemomble, 1896ko uztailaren 21a - La Penne-sur-Huveaune, 1987ko azaroaren 6a) frantses musikagilea izan zen.
Lehen Mundu Gerraren ondoren hartu zuen musikaren bidea. Parisko Kontserbatorioan harmonia, musikaren historia, kontrapuntua eta fuga ikasi zituen, eta orobat ikasi zituen pianoa eta biolontxeloa. 1920ko hamarraldian ondu zituen lehenengo lanak: Harizko laukotea (1924), Hileta kantua orkestrarako eta Rapsodia biolontxelo eta orkestrarako (1928). Bi gerren arteko ganbera musikako elkarte nagusietako bateko presidente izan zen, Triton elkartekoa hain zuzen. 1947an Parisko Kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen. 1970ean Parisko Hiriko musikaren sari handia eman zioten. Jean Rivier aniztasun harrigarriko egilea izan zen. Zortzi sinfonia idatzi zituen (1932-1978), bi obertura, bi kuarteto eta hamar kontzertu baino gehiago hainbat tresnetarako, horiek guztiak harizko orkestra batek lagundua. Pianorako lanek, Pointes sèches, Torrents, Tornades, Stridences, arreta eta zehaztasunezko unibertso batera eramaten dute entzulea.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Jean Rivier" in Sax, Mule & Co, Jean-Pierre Thiollet, H & D, 2004, 169–170. ISBN 2 914 266 03 0
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.