Joan Paulo II.aren odola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Paulo II.aren odola
Historia
Sorrera2005
Honen parteJoan Paulo II.a

Joan Paulo II.aren odola hainbat eliza katolikotan gurtzen den 21. mendeko erlikia bat da, Aita Santuari berari bizirik zela asmo terapeutikoz ateratako odola da, ez hil ondoren atera ziotena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil aurretik, gaixo zela, transfusioak egiteko hartu zitzaion odola. Nola azkenean ez zen erabili, Aita Santua hil ondoren odol hori erlikia gisa erabil zitekeela erabaki zuen Vatikanoak. Hainbat erlikia-ontzitan banatu dira tanta gutxi batzuz osatutako likido kantitate txiki batzuk, eta munduan zehar banatu dira, eliza desberdinetan gordetzeko.[1]

Odola itxura batean likido ageri da erlikia-ontzi hauetan. Honetan ez dago mirari zantzurik, Vatikanoaren arabera, eta bai ordea odola atera zenean antikoagulatzaile ugari erabili zirela.[2]

Odola gordetzen zuten erlikia-ontzien lapurretak ere gertatu izan dira. 2016an Koloniako Katedraletik ebatsi zuten ale bat, eta beste bat Spoletoko Katedraletik 2020an.[3]

Joan Paulo II.aren odola, urrezko liburu forma duen erlikia-ontzi batean, Madrilgo La Almudena katedralean ikusgai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La reliquia del Papa santo» Alfa y Omega 2018-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Una botella con sangre de Juan Pablo II, extraída antes de morir, será exhibida durante su beatificación» La Vanguardia 2011-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  3. «Relic holding Pope John Paul II's blood stolen from Italian cathedral» www.9news.com.au (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]