Joanen Hirugarren Gutuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanen hirugarren epistola» orritik birbideratua)

Joanen hirugarren epistola Bibliako Itun Berriko liburu bat da. Joanen bigarren epistolaren ondoren, Biblia kristauaren libururik laburrena da.

Epistola Gaio izeneko gizon bati zuzenduta agertzen da, baina ez dago jakiterik zein den: Mazedonian bizi zen pertsona bat, Apostoluen Eginen liburuan (19:29) aipatzen dena, edo Epistola erromatarrei liburuan (16:23) aipatzen den korintoarra, edo Apostoluen Eginen liburuan (20:4) aipatzen den gizona, Derben bizi zena.

Honela hasten da epistola:

Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, zuri, Gaio adiskide, egiaz maite zaitudan horri, idazten dizut.

Kristau-tradizioak Joani egozten dizkio hiru gutunak, Apokalipsia bezala, laugarren ebanjelioaren tradizio berekoak dira –hizkuntzaz eta pentsamoldez ere oso antzekoak–, baina horrek ez du esan nahi pertsona berak idatziak direnik. Litekeena da, ordea, ebanjelioaren azken idazketa egin zuena bera izatea gutunen idazlea ere.

Hirugarren epistolaren idazmoldea eta bigarrenarena erabat antzekoak dira; horregatik, adituek, salbuespenik gabe, pertsona berak idatziak direla uste dute. Baina lehenengo epistola idatzi zuena eta bigarrena eta hirugarrena idatzi zituena pertsona bera den ala ez gai eztabaidatua da adituen artean.

Egileak Gaio goraipatzen du fede-senideei emaniko laguntzagatik, eta Diotrefes kritikatzen bere handizalekeriagatik eta apostoluak bidalitako predikari ibiltarien aurkako jarreragatik.

Eskema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agurra (1,1-2)
  • Gaio goratuz (1,3-8)
  • Diotrefes handizalea (1,9-11)
  • Demetrio zintzoa (1,12-12)
  • Azken agurra (1,13-15)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]