Joan (apostolua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
San Joan
San Joan
San Joan Ebanjelaria, Grecoren margolana.
Datu pertsonalak
Izen osoa יוחנן, Joan Zebedeorena
Ezizena בני רעם (trumoiaren semea)
Jaio 6 inguru
? (Galilea)
Hil 101 inguru
Efeso (Asia Txikia)

Joan apostolua (arameraz: ܝܘܚܢܢ ܫܠܝܚܐ, Yohanan Shliha; hebreeraz: יוחנן בן זבדי‎, Yohanan ben Zavdi; koinéz: Ἰωάννης; latinez: Ioannes, «Jaungoikoa errukitsua da») Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Joan Ebanjelaria, Joanen Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera diren, baina Elizak horrela dela onartzen du. Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Asia Txikia, Toskanako zenbait hiri eta abar. Jaieguna abenduaren 27an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galileako Betsaidan sortu zen, Tiberiadesko aintziratik hurbil, Zebedeo eta Salome izan zituen guraso eta Jakue Nagusia apostolua zuen anaia. Jesu Kristoren lehen jarraitzaileetariko bat izan zen eta, Ebanjelioen arabera, bere begiz ikusi zituen Tabor mendiko antzaldaketa eta Kristoren nekaldia, Kristok bere ama zaintzeko ardura eman zion gurutzean zegoela eta Petrirekin batera aurkitu zuen Hilobi Santua hutsik. Tradizioaren arabera, Efeson hil zen, K.o. 100. urte aldera. Laugarren Ebanjelioa, Apokalipsia eta hiru Epistola idatzi omen zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan (apostolua) Aldatu lotura Wikidatan