Joanes V.a Lanuzakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes V.a Lanuzakoa

51. Justicia Mayor del Reino de Aragón (en) Itzuli

1591ko irailaren 22a - 1591ko azaroaren 20a
Juan de Lanuza y Perellós (en) Itzuli - Juan Campi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1564 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaZaragoza1591ko azaroaren 20a (26/27 urte)
Hobiratze lekuaFranciscan Friary, Zaragoza (en) Itzuli
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
AitaJuan de Lanuza y Perellós
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Erdi Aroko aragoiera
Jarduerak
Jardueraklegelaria

Joanes V.a Lanuzakoa (Lanuza, 1564Zaragoza, 1591), ezizenez Gaztea edo Mutikoa (aragoieraz lo Choben edo lo Mozo), izen berdina daraman bosgarren Aragoiko Justizia izan zen. Nahiz eta bere agintaldia laburra izan, Aragoiko Historiako Justizia ospetsuenetakoa da, aurre-prozesu bat ospatu gabe exekutatu baitzuten.

Bere jatorria zein den ezezaguna da. Joanes IV. Lanuzakoaren semea zen, aurreko Justizia izana, honen heriotza ostean bere kargua oinordetzan jaso zuen, une hartan hogeita zazpi urte zituen, horregatik Gaztea (Lo Choben) ezizena ezarri zioten.

Bere gaztetasun eta esperientzia eza ez ziren bere Zaragozako jardunaldi zailetan oso lagungarri suertatuko. Filipe II.a Gaztelakoaren garaian, Foruak arrazoi zirela sortutako arazoen ondoren, errege honek Aragoiko Erresumarekin zituen harremanak gaiztotu egin ziren. Monarka honen antzinako idazkaria izana zen Antonio Pérez aragoarrari hilketa leporatu zitzaion. Hau hasiera batean Aragoiko Foruen babespean egon eta Justiziak epaitu behar zuen. Hori ekiditeko asmoz, Filipe II.ak heretikoa zela salatu zuen, honela Justiziak baina maila gorenagoa zuen Inkisizioak epaitu zezan, honenbestez bere estraditazioa prestatzen hasi zen. Baina Antonio Pérez espetxetik atera eta Inkisizioren aurrera eraman behar zuten unean, jendearen matxinadek presoa berriz ere espetxean sartzea behartuarazi zituen. Ondorioz, erregeak eta Inkisizioak ereduzko zigorrak exekutatuko zituztelako mehatxua iragarri zuten.

Filipe II.a Gaztelakoak Zaragozara gudaroste bat bidali zuen. Justizia foruzale gisa matxinaden eta aldarrikapenen buru jarri zen, erregearen gudarostearekin akordio batera iristeko helburuz, baina preso hartu eta aurre-prozesu bat bete edo burutu gabe 1591ko abenduaren 20an Zaragozako Merkatuaren enparantzara eraman eta burua moztuz exekutatu zuten. Gertakari guzti hauek Aragoiko Nahasmenduak izendapenaz ezagutzen dira.

Joanes Lanuzakoaren gorpua San Frantziskoren monasterioan lurperatua izan zen, hilobira bere karguari zor zitzaiozkion ohore guztiekin eramana izan zelarik.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanes Lanuzakoaren burugabetzea Aragoiko Justizia karguarentzat kolpe latza izan zen, eta Aragoiko foru doktrinan aldaketa bat suposatu zuen.

Gaztearen exekuzioa bidegabekeritzat joa izan zen eta aragoarren gehiengoak gaitzetsi zuen. Gertakari honen oroigarri gisa, Zaragozako hiriak bere erdigunean dagoen Aragoiko enparantzan Justizia honen ohorezko monumentua jaso zuen.

Joanes Lanuzakoaren izena Aragoiko eguneroko esparru askotan topa daiteke. Gaur egun urtero hainbat kolektibo-taldeek abenduaren 20an Justiziaren heriotza ospatzen dute.

1995eko abenduaren 20an Armijo jauregian Aragoiko Justiziaren egoitza berria estreinatu zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes V.a Lanuzakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Joanes IV.a Lanuzakoa
Aragoiko Justizia

1591
Ondorengoa
Urbando Ximenez Aragoikoa