Burugabetze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
San Pauloren burugabetzea.Enrique Simoneten margolana, 1887.

Burugabetzea norbaiten burua gorputzetik ebakitzea ala banatzea da. Ekintza honen jarduera ezagunena heriotz zigor gisa da, bai aizkora, ezpata edo gillotina bidez.

Zigortuak hiltzeko modurik azkarrenetako bat da, Antzinako Erroma eta Erdi Aroko Europan nagusiki patrizio, errege, erregin, noble eta jauntxoei pribilegio moduan eskeintzen zitzaien heriotz zigorra zen, gehienbat jende arruntak jasaten zituzten gainontzeko zigor heriotz anker, luze eta basatiagoak ez bezala, ustez "zibilizatuagoa", ia sufrimendurik gabe eta berehala burutzen zelako.

Heriotz zigor honen urrezko aroa Erdi Aroa eta batez ere Frantziako Iraultza izan ziren, azken honetan gillotinari esker.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burugabetze Aldatu lotura Wikidatan