Joaquina López Laffite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquina Lopez Laffite» orritik birbideratua)
Joaquina López Laffite

Bizitza
JaiotzaTrubia (en) Itzuli, 1916
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (22/23 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazkaria
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Joaquina López Laffite (Trubía, Asturias, 1916- Madril, 1939ko abuztuaren 5a) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan idazkaria zen eta 23 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaquina 1916an Trubia, Asturiasen jaio zen eta aita Ejertzitoaren Komandantea zen. 1931tik bi gurasoak galduta, umezurtz geratu ziren bost seme-alaben artean gazteena zen.

Behin Madrilen, 1936ko irailean JSUren militante egin zen eta Mendebaldeko sektorearen kultura idazkaria izatera heldu zen. Gerra amaitzean Probintzia Komite klandestinoaren idazkari administratiboaren laguntzailea izan zen; hala, Agitazio eta Propagandaren buru izatera helduz.

1939ko apirilaren 18an atxilotu zuten, bere hiru anaia, koinata eta bisitan joan zitzaion lagun batekin batera: Concepción Pérez. Hala, Las Ventas emakumeen kartzelara eraman zuten, bertan ere bere bi ahizpa zeuden: Lola, 20 urteko espetxe zigorra ezarri ziotena, eta María, 6 urteko espetxe zigorra ezarri ziotena.

1939ko abuztuan, 9. Gerra Kontseilu Egonkorrak 30.426. kausa ebatzi zuen, 13 Arrosak heriotza zigorrera kondenatuz. Hala, hogeita lau ordu beranduago, 13 emakume eta 43 gizon 1939Ko abuztuaren 5ean fusilatu zituzten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan. [5]

Memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskainitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]