Jodiéndolo todo (1983)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jodiéndolo todo
Eskorbuto taldearen Maketa/LP
Musika mota Punk
Hizkuntza Gaztelera

Jodiéndolo todo Eskorbuto talde santurtziarraren grabatutako lehen lana izan zen, maketa/EP moduan argitaratu zena 1983an.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilera zihoazenean haien lehen lana izango zena grabatzera, poliziak harrapatu zituen haien itxura zela eta. Galdeketa baten ondoren, abesti batzuen edukiarengatik ("Kalavera del rey", "Maldito país (España)", "ETA") Antiterrorista Legeaaplikatu zieten eta kartzelan egondako denboraldian, ezker abertzalearen zenbait sektoreen partetik laguntza eza jasan behar izan zuten. Istorio hau dela eta, grabazio historiko eta polemikoa izan zen eta ospe handia lortu zuten laister.

1989an CD bertsioan berargitaratu egin zen eta 2000. urtean "E.T.A." abesti zentsuratuarekin batera atera egin zen berriro.[1]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    1. "Maldito país (España)"
    2. "Escupe a las banderas"
    3. "A la mierda ¡¡ya!!"
    4. "Oh no (Policía en acción)"
    5. "¡Mierda, mierda, mierda!"
    6. "El exterminio de la raza del mono"
    7. "Mucha policía poca diversión"
    8. "Ratas rabiosas"
    9. "La increíble vida de ser un vulgar"
    10. "Sociedad insociable"
    11. "Mi degeneración"
    12. "Enterrado vivo"
    13. "Os engañan (Silencio en las calles muertas)"
    14. "E.T.A."[2]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    • Antonio López y Óscar Pérez - Diseño.
    • David Mansell - Técnico de Grabación.
    • Roland Loizaga y Goyo Ruiz - Remasterización.
    • Masterizado en N. ESTUDIOS (Enero de 2000)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Eskorbuto – Jodiéndolo Todo (1983)» Ciclotimia Zondica 2013-06-15 . Noiz kontsultatua: 2018-02-26 .
  2. (Gaztelaniaz)  Jodiéndolo todo 2016-10-20 . Noiz kontsultatua: 2018-02-26 .
  3.   Skorbutin66 (2010-03-30) «Luxa kontra el tekno!!: ESKORBUTO - JODIENDOLO TODO 1983 (1ª MAKETA)» Luxa kontra el tekno!! . Noiz kontsultatua: 2018-02-26 .