Eskorbuto (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskorbuto
Jualma.jpg
Jualma Suárez
Datuak
Jatorria Santurtzi, Bizkaia
Musika mota punk
Urteak 1980
Taldekideak
Iosu Expósito
Juanma Suárez
Pako Galán
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz fd7432e5-2ec0-4197-a38e-cfc26ef2789c

Eskorbuto taldea Euskal Herriak eman duen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1980ko hamarkadan zehar, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Euren eragina gaur egun ere oso nabaria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1980an sortzen da Santurtzin (Bizkaia), punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko honek “Zona Especial Norte” izena zuen, eta Euskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.

Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986anAnti todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992anDemasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.

Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994anAki no keda ni dios” atera zuten, Paco bateria-jotzaileak taldearekin jarraitzea erabaki baitzuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña1996an, eta “Decadencia1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.

Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen. Beraien erlazioak beste talde batzuekin ez ziren oso onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek hauei gitarrak lapurtzen zizkieten.

Eskorbutoren testuinguru soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zona Especial Norte (Plan ZEN) hau PSOEk egindako plan bat zen. Plan honen helburua poliziei eta militarrei botere bereziak emateko egin zen.
  • Impuesto revolucionario edo zerga iraultzailea ETAk euren borroka armatuarekin jarraitzeko eskatzen duen dirua da.
  • “Impuesto revolucionario” diskoaren azalean, “por buen camino” irakur daiteke, hau PSOEren eslogana izan zen 1986an.
  • Francoren garaian liburu eta film batzuetan “de interes nacional” jartzen zuen. Honekin txantxa bat egiteko, “Los demenciales chicos acelerados” diskoan irakur daiteke eslogan hau, Espainiako banderaren gainean. “Dios, patria rey” diskoan ere karlismoaren jarraitzaileen lemarekin txantxa bera egiten dute.
  • “Altos hornos de nuestra ciudad” kantak desagertutako “Altos hornos de Vizcaya” lantegiari buruz hitz egiten du. Oso lantegia handia zen, baita industrializazioaren sinboloa.
  • “El orgulloso puente colgante por debajo del gran nervión”, Bizkaia Zubiari buruzko kanta bat da. Zubiak Areeta (aberatsen herria) eta Portugalete (langileena) elkartzen ditu.
  • “Picoletos de mierda”. “Picoleto” edo “Picolo” hitza Guardia Zibilei mesprezuz deitzeko erabiltzen da.
  • “Las Gestoras Pro-Amnistia dormían mientras nosotros nos pudríamos de asco”. Abesti hau idatzi zuten taldeko kideak Madrilen atxilotu zituztenean erregearen kontra eta terrorismoaren alde kantatzeagatik
  • “No keremos sus tanquetas, no keremos ver sus zetas, no keremos celulares”. Poliziak erabiltzen zituen kotxe desberdinen kontra egin zuten abesti hau. Garai hartan Euskal Herria okupatuta zegoela ematen zuelako.

Eskorbutoren giro soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriaren egoerak asko baldintzatu zuen taldea bera.

  • Krisialdi ekonomiko gogorra. Euskal Herriko industriak etenaldi larri bat jaso zuen.
  • 1980ko birmoldaketa industriala, Espainia Europako Komunitate Ekonomikoan sartu zenean. Birmoldaketa honek euskal enpresa asko ixtera behartu zuen.
  • Droga mota guztien agerketa masiboa. Euskal Herria, 1970. urtea arte, drogarik gabe mantendu zen. Hamarkada horretan, berriz, droga leku guztietan agertu zen. Askok uste dute Espainiako poliziak sartu egiten zuela droga euskal independentismoa akabatzeko.
  • 60ko hamarkadan boom demografikoa izan zen Euskal Herrian, baita etorkinen ailegatze masiboa ere. Belaunaldi honetan lan egiteko arazo asko zeuden eta hori adierazteko “Dónde está el porvenir” abestia egin zuten.
  • Politikaren indarkeria Euskal Herrian 1980. urtean, ETAk 100 pertsona baino gehiago hil zituen urtean. Urte horretan hiru talde bortitz egotera iritsi ziren (ETA (m), ETA (pm) eta Komando Autonomoak). Gerra zikina ere puri-purian zegoen (Batallon Vasco Español, Triple A, GAL). Estatu kolpearen saiakerak ere aipamen asko izan zuen, 1981eko otsailaren 23a. “Tanto plomo malgastado” edo “y los viejos militares querrán ganar su guerra” estrofak ulertezinak dira testuinguru horiek gabe.
  • 1980. urteko obsesioa, guda nuklearra. Gai honetan oinarritzen da “exterminio de la raza del mono” abestia eta “ Ha llegado el momento de la destrucción” estrofan.

Eskorbutori buruzko aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Urteak pasa eta haiek gudak irabazten hil eta gero, el Cid Campeadorren antzera”. Hau Roberto Mosok idatzi zuen.
  • Bolok, Bilboko musikaren munduan dagoen pertsona garrantzitsuenetarikoak esaten zuen punk musikan bi talde izan zirela: “Sex Pistols” eta “Eskorbuto”. Baina “Sex Pistols” taldea bi urtetan egon zen musika jotzen eta Eskorbuto taldea hamarkada bat baino gehiago egon zen jotzen, nahiz eta zailtasun asko izan zituzten. Hau ere Roberto Mosok esan zuen Zarama taldeko abeslariak.
  • “Mundu hau zapaldu duen talde zintzoena gara, baina hala ere ez gara zintzoak". Hau Eskorbuto taldeak esan zuen

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]