Johann Michael Fischer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Michael Fischer
Burglengenfeld-standbild-johann-michael-fischer.jpg
Bizitza
Jaiotza Burglengenfeld (en) Itzuli1692ko otsailaren 18a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1766ko maiatzaren 6a (74 urte)
Hobiratze lekua Munich Frauenkirche
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak St. Elisabeth (en) Itzuli
St. Georg (Bogenhausen) (en) Itzuli
Zwiefalten Abbey (en) Itzuli
Marienmünster church (en) Itzuli
Ottobeurengo fatxada

Johann Michael Fischer (Burglengenfeld, 1692ko otsailaren 18a - Munich, 1766ko maiatzaren 6a) alemaniar arkitektoa eta dekoratzailea izan zen. Bavariako barrokoaren garaiko arkitekto nagusietako bat da, erlijio-arkitekturan, batez ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuvilliés-ekin batera lan egin zuen Aufhausengo elizan (1736-1751) eta Municheko Sankt Michael de Berg elizan. Argizko guneak nabarmendu zituen, elizak garaiagoak eginez. Apainduria oparoa eman zien erretaulei, eta igeltsuzko irudi mugikor, irregular eta hautsiak jarri zituen ingurune zuri zabaletan, era horretara Bavariako eta Suabiako apainketa barrokoaren gailurra erdietsiz. Ottobeurengo (1737-1766) eta Diessengo elizak egin zituen, besteren artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]