José Antonio Fernández Prieto

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Antonio Fernández Prieto
Bizitza
JaiotzaMieres, 1950
Herrialdea Espainia
BizilekuaEspainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaOviedo2019ko azaroaren 7a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, pteridologoa, ekologoa, esploratzailea, irakaslea eta fitogeografoa
Enplegatzailea(k)Oviedoko Unibertsitatea
Leongo Unibertsitatea

José Antonio Fernández Prieto edo J.A.F. Prieto (Mieres, 1950Oviedo, 2019ko azaroak 7) Oviedoko Unibertsitateko botanikari, ekologo, pteridologo eta fitogegografo asturiarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologian lizentziatu zen Oviedoko Unibertsitatean eta bertan egin zuen lan ia bizitza guztian irakasle eta ikerlari.[1][2]

Bat-bateko heriotza izan zuen bere etxean izandako infarto batengatik, 2019ko azaroaren 7an, 69 urterekin.[1]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oviedoko Unibertsitatean egin zuen lan: batetik, botanikako Irakasle Titularra izan zen bertan 1987tik eta gero Organismo eta Sistemen Biologia Saileko Botanika Atalean irakasle katedraduna izan zen eta, bestetik, 1997 eta 2001 urteen artean INDUROT (Instituto de Recursos Naturales y Ordenación del Territorio ‘Baliabide Naturalen eta Lurralde Antolakuntzaren Institutua’) erakundearen zuzendaria izan zen.[1]

Tarte labur batean Leongo Unibertsitateko irakasle izan zen.[1]

Gijóngo Lorategi Botanikoaren zuzendari zientifikoa izan zen, sortu zenetik 2007 urtera arte.[1]

Argitalpen hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Díaz, González T.E.; Fernández Prieto, J.A. (1978). Notas sobre la flora astur-leonesa. Revista Facultad de Ciencias 17-19: 303-308. Oviedoko Unibertsitatea.
  • Díaz González, T.E.; Fernández Prieto, J.A. (1994). La vegetación de Asturias. Itinera Geobotánica 8: 243-528.
  • Jiménez-Alfaro, B.; Bueno Sánchez, G.A.; Fernández Prieto, J.A. (2005). Ecología y conservación de Centaurium somedanum M. Laínz (Gentianaceae), planta endémica de la Cordillera Cantábrica (España). Pirineos 160: 45-68.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996. La Reserva Integral de Muniellos: flora y vegetación. Cuadernos de medio ambiente: Naturaleza 1. Oviedo: Principado de Asturias, Consejería de Agricultura. ISBN 8478474099, Álvaro Bueno Sánchez-ekin batera editore.
  • 1997. Flora y vegetación de la ría de Villaviciosa. Cuadernos de medio ambiente: Naturaleza 2. Oviedo: Principado de Asturias, Consejería de Agricultura. ISBN 847847451X, Álvaro Bueno Sánchez-ekin batera editore.
  • Díaz González, T.E.; Fernández Prieto, J.A.; Vázquez, A. 2002. Paisaje vegetal del noroeste ibérico: el litoral y orquídeas silvestres del territorio. Colección Mayor. Oviedo: Trea.
  • 2002. Curso de botánica. Trea ciencias 1. Oviedo: Trea. ISBN 8497041135, editore Tomás Emilio Díaz González eta María del Carmen Fernández-Carvajal Álvarezekin batera.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asturiasko Ikasketen Errege Institutuko (Real Instituto de Estudios Asturianos, RIDEA) kidea 2010etik.
  • "Juan Uría" saria (XXIII. edizioan), Asturiasko Gobernuaren Kultura Kontseliaritzak emana, «La expedición botánica a Asturias de Michel Charles Durieu de Maisonneuve en 1835» ikerketa lanagatik 2011n.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]