José Antonio García Muñoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Antonio García Muñoz

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio García Muñoz
JaiotzaMadril1962ko ekainaren 15a (61 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakradio journalist (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ciudadano García

IMDB: nm3813026 Twitter: garciaciudadano Edit the value on Wikidata

José Antonio García Muñoz (Madril, 1962ko ekainaren 15a), Ciudadano García irratiaren munduan, espainiar kazetari eta irrati esataria da. 2008tik, RNEko Esto me suena. Las tardes del ciudadano García saioaren zuzendari eta aurkezlea da[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Lavapiés auzoan jaio eta hazi zen, baina haren gurasoen familiek Toledoko Navalcán herrian dute jatorria. Kazetaritzako lizentzia lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1985an, Espainiako Irrati Nazionalean (RNE) hasi zen lanean. Besteak beste, Pedro Piqueras, Alejo García, Carlos Herrera, Julio César Iglesias, Javier Capitán eta Olga Vizarekin jardun du[2]. 2008an, Esto me suena saioa abiarazi zuen; hasieran ordu erdi besterik ez zuen irauten. 2010-2013 bitartean, Televisión Españolako La mañana de La 1 saioan aritu zen. 2016an, Urrezko Antena jaso zuen Esto me suena saioarengatik[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Antonio García Muñoz