Jose Antonio Begiristain
Jose Antonio Begiristain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olaberria, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Enplegatzailea(k) | Espainiako Dantza Konpainia Nazionala |
Izengoitia(k) | Napo |
Jose Antonio Begiristain Mujika, Napo ezizenez ezaguna, (Olaberria, Gipuzkoa, 1963) gipuzkoar dantzaria da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasaingo La Salle euskal dantzen taldean egin zituen lehen urratsak dantzaren munduan, eta Kontxi Aranbururen akademian egin zituen balleteko ikasketak. 1982an Madrilera joan zen, bere prestakuntza Luis Fuente irakaslearekin osatzeko, eta haren taldean hainbat urtez egin zuen dantza. Iruñeko Almudena Loboren dantza eskolan ere izan zen garai hartan, eta Don Quijote ballet ikuskizunean parte hartu zuen[1].
Carmen Roche eta Lola de Avilarekin lan egin ondotik, 1987an Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen, Maia Plisetskaiaren zuzendaritzapean, eta ballet klasiko eta neoklasikoko rol ugari jokatu zituen. Ondorengo urteetan ospe handiko koreografoen sorkuntzetan parte hartu zuen[2].
1999. urtean erretiratu zen agertokietatik. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean 35 urtez lan egin ondoren, 2023ko apirilaren 12an hartu zuen erretiroa.
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017 Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen Ibilbide Artistikoaren saria[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Jose Antonio Begiristaini eta Judith Argomanizi emango dizkiete XV. Dantza sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lafuente, Carlota. (1994-07-08). «"Mi hermano llevó al Barça al ballet varios y sequedaron sopas"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
- ↑ «Judith Argomaniz eta Jose Antonio Beguristainentzat, Dantza sariak» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).