Josep Maria Serten mihiseak (San Telmo)

Koordenatuak: 43°19′29″N 1°59′07″W / 43.324769°N 1.9853°W / 43.324769; -1.9853
Wikipedia, Entziklopedia askea
Josep Maria Serten mihiseak (San Telmo)
Jatorria
Sortzailea(k)Josep Maria Sert
Sorrera-urtea1932
Ezaugarriak
Materiala(k)freskoa
Deskribapena
Honen parte daSan Telmo Museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′29″N 1°59′07″W / 43.324769°N 1.9853°W / 43.324769; -1.9853
Map
Panoramika.
Armadore-herriaren murala.

Josep Maria Serten mihiseak Josep Maria Sert (Bartzelona, 1874- 1945) margolari katalanak egindako muralak dira. Egun, Donostiako San Telmo museoaren lan garrantzitsuenetariko batzuk dira. Guztira hamaika margolan erraldoiak dira. Dauden tokietan 1932an kokatuak izan ziren. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serten mihiseak, San Telmo museoko elizan kokatuak daude eta museoaren altxor nagusienetako bat dira. 1929. urtean, eliza zaharberritzeari ekin zion Donostiako Udalak, eta era berean, komentua izanak eduki-beharko lukeen zeregin berriaz ere pensatzen hasi ziren. Urtea joan-urtea etorri, komentu berria museoa bilakatuko litzateke. Orduan, Ignacio Zuloaga margolariak azaldutako ideari jarraituz, aho batez hormak margolanez estaltzea erabaki zuten. Pintura haiek Euskak Herriko eta, bereziki, Gipuzkoako hainbat pasadizo islatu behar zituzten. Josep M. Sert pintoreari eman zioten lan erraldoi horren ardura. Horretarako, 17 panel -11 oihal- eta 784 m2ko azalera behar zituen.

Egileak lanak bere Parisko estudioan egin zituen. 1932an eramanak izan ziren San Telmora.[2]

Margolanak babesteko proiektu baten barruan, 2007 eta 2013 artean zaharberrituak izan ziren.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Telmoko hamaika eszenak lausodura teknikaz (fondo metaliko baten gainean barniz koloreduna aplikatuz) eginak daude.

Mihiseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muralek Gipuzkoako bizitzari eta historiari buruzko gaiak errepresentatzen dituzte: bertako gizonak, betiko iharduerak, ekintza ausartak eta sinesmenak. Hauek dira haien izenburuak:

  1. Elezahar-herria
  2. Jakintsu-herria
  3. Askatasun-herria
  4. Armadore-herria
  5. Foru-herria
  6. Arrazaren-aldarea
  7. Arrantzale-herria
  8. Itsasgizon-herria
  9. Merkatari-herria
  10. Santu-herria
  11. Olagizon-herria

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilaren 20an ertzain batzuk San Telmoko elizan zeuden babestuta eta, antza, istripuz, baten ondorioz, arma bat disparatu zen, oihal bat zulatuz. Zuloa 9x10 zm-koa izan zen. Txikizioa zela eta, Eusko Jaurlaritzak 25.870,68 euro ordaindu behar izan zituen. Zulatutako oihala ezin izan zen erabat konpondu.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Maria Serten mihiseak (San Telmo)