Edukira joan

Josephine White Bates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josephine White Bates

Bizitza
JaiotzaPortage-du-Fort, 1857
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1934ko urriaren 20a (76/77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lindon Bates (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLake Forest College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Josephine White Bates (Portage-du-Fort, 1857ko uztailaren 8aYorktown, 1934ko urriaren 20a) kanadar-estatubatuar idazlea izan zen, Mrs. E. Lindon Bates ezkondu ondorengo izenez ere ezaguna[1].

George E. eta Mary Whiteren alaba, Josephine White Kanadako Portage-du-Fort herrixkan jaio zen. 1876-1880 urteetan Lake Forest Collegen ikasi zuen[2].

1881ko apirilaren 6an Lindon Wallace Bates ingeniari newyorkarrarekin ezkondu zen[2], eta ezkontza bidez Estatu Batuetako herritartasuna lortu zuen. Hainbat urte Portlanden eman zituen senarrarekin. Prestakuntza Mugimenduan jardun zuen eta 1916an Keep America Safe panfletoa kaleratu zuen[3]. 1908an, Lyceum Clubeko kide egin zen Lou Henry Hooverren laguntzari esker. Colony (New York), Fortnightly eta Friday (Chicago) klubetako kide ere izan zen[2]. 1911n Herbert Clark Hoover eta Louise Henry Hoover bisitatu zituen Londresen[4].

Urte osoa New Yorkeko Bosgarren Etorbidean ematen zuen eta uda New Lebanonen[2]. Bere semea, Lindon Bates Jr., ingeniari bihurtu zen, aita bezala[3][5].

Bates Yorktownen hil zen, New York estatuan.

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • A Blind Lead: The Story of a Mine (1888)
  • A Nameless Wrestler (1889)
  • Armaïs and others (1892)
  • Bunch-grass Stories (1895)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Wadsworth, Sarah; Wiegand, Wayne A. (2012). Right Here I See My Own Books: The Woman's Building Library at the World's Columbian Exposition. University of Massachusetts Press, 105 or. ISBN 978-1-55849-928-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  2. a b c d (Ingelesez) Leonard, John William; Marquis, Albert Nelson. (1920). Who's who in America. Marquis Who's Who, 194 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  3. a b (Ingelesez) Baym, Nina. (2012). Women Writers of the American West, 1833–1927. University of Illinois Press, 268 or. ISBN 978-0-252-07884-2. (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  4. (Ingelesez) Allen, Anne Beiser. (2000). An Independent Woman: The Life of Lou Henry Hoover. Greenwood Publishing Group, 54 or. ISBN 978-0-313-31466-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  5. (Ingelesez) «Lindon Bates, Jr. “Hero Of The Lusitania” Collection Comes To The Hoover Archives» The Hoover Institution 2015-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]