Josse Lieferinxe
Josse Lieferinxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Enghien, ? |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Marseilla, 1508 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Josse Lieferinxe hegoaldeko Herbehereetako margolaria izan zen, 1493 eta 1503-1508 bitartean Frantzian lan egin zuena. San Sebastianen Maisua ere deitu izan zaio.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainauteko konderrian jaio zen, Cambraiko elizbarrutian; XV. mendeko azken urteetan lan egin zuen, gehienbat Marseillan eta Aix-en-Provencen. 1503an Jean Changenet margolariaren alaba batekin ezkondu zen; Changenet garai hartako Avignongo eskolako margolari handienetako bat zen, haren bi lan ezagun bakarrek ageri duten errealismoak adierazten duenez: San Petri eta Hiru igarleak, Louvreko Museoan biak.
Margokera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lieferinxeri ospea eman zion lana San Sebastian erretaula izan zen (1497-1498), Europa eta Ameriketako zenbait museotan banatua gaur egun. Agerikoak dira lan horretan iparraldeko tradizioko osagaiak: jantzi aberats oparoak, izadiaren deskribapen xehea, aurpegien eta gorputzen adierazkortasuna. Baina, aldi berean, nabarmena da italiar kutsuko klasikotasuna ere, areagotua erretaulako zenbait eszenatan erromatar monumentuak imitatzen dituzten irudien bidez.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josse Lieferinxe ![]() |
- (Ingelesez) Web Gallery of Art: Josse Lieferinxe, wga.hu