Jostuna (Toulouse-Lautrec)
Itxura
| Jostuna (Toulouse-Lautrec) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Henri de Toulouse-Lautrec |
| Sorrera-urtea | 1900 |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 61 ( |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Kokapena | |
| Lekua | Toulouse-Lautrec Museoa |
| Bilduma | Toulouse-Lautrec Museoa |
| Inbentarioa | MTL 212 |
Jostuna (frantsesez: La modiste), Henri de Toulouse-Lautrec frantziar margolariak 1900an egin zuen lana da. Margolana Frantziako Albiko Toulouse-Lautrec Museoan erakusten da. Bere luze-zabala hau da: 61x49,3 zm. Olioa oihal gaineko teknika erabili zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonista ziur asko Louise Blouet d'Enguin, Louise Margouin gisa ezaguna, Adolphe Albert kritikariaren neska-laguna; Albert, bestetik, margolariaren laguna zen. Louise kapelak egiten zituen, eta han bere saltokian ikus daiteke.
Toulouse-Lautrec neska horrengandik oso erakarria sentitu zen, eta bere maitasuna platonikoa izan zen. Neska ile-gorria zen; horrelako emakumeak sarritan agertzen dira Toulouse-Lautrecen lanetan.