Edukira joan

José Biriukov

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Biriukov
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Alexandrovich Biriukov Aguirregabiria
JaiotzaMosku1963ko otsailaren 3a (61 urte)
Herrialdea Espainia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Real Madrid-
BC Dynamo Moscow (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua83 kilogramo
Altuera194 zentimetro
Jasotako sariak

José "Txetxu" Alexandrovitx Biriukov Agirregabiria (errusieraz: Хосе́ Алекса́ндрович Бирюко́в; Mosku, 1963ko otsailaren 3a - ) hispano-errusiar saskibaloi jokalari ohia da, euskal jatorria duena.

Dinamo Moskuren harrobian jokatu ondoren, 1983an, profesionaletara salto egin zuen Dinamo Moskurekin. 1984an Real Madrilek fitxatu zuen eta talde honetan 11 denboraldi igaro zituen, guztira 404 partidu jokatuz ACB ligan. Denboraldi horietan zehar hainbat titulu eskuratu eta gero, 1995an, saskibaloi profesional izateari utzi zion.

José Biriukov SESB eta Espainiako saskibaloi selekzioetan jokatu zuen. Esaterako, 1992an Bartzelonan ospatu ziren Joko Olinpikoetan Espainiako saskibaloi selekzioarekin parte hartu zuen eta bederatzigarren postuan amaitu zuen txapelketa.

Internazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • SESBeko saskibaloi selekzioarekin 22 alditan.
  • Espainiako saskibaloi selekzioarekin 57 alditan.