José Rubén Zamora Marroquín
José Rubén Zamora Marroquín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Rubén Zamora Marroquín |
Jaiotza | 1956ko abuztuaren 19a (68 urte) |
Herrialdea | Guatemala |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | El Periódico (Guatemala) |
Jasotako sariak | |
José Rubén Zamora Marroquín (Guatemala, 1956ko abuztuaren 19a) ingeniari industriala da, enpresaburua, kazetaria eta Guatemalako hiru egunkariren sortzailea: Siglo 21 (1990), El Periódico (1996) eta Nuestro Diario (1998).[1]
José Rubén Zamora Guatemalako gobernu desberdinen ustelkeria salatu du kazetaritzaren bitartez, adibide Otto Pérez Molina, Jimmy Morales eta Alejandro Giammattei-ren gehiegikeriak azaleratzeko argitaratu dituen artikuluak.[2] Erdialdeko Amerikako kazetari independente nagusienetakotzat jotzen da Zamora.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an, 23 gizon armatu bere etxean sartu ziren eta bera eta bere senideak bahitu eta mehatxatu zituzten Alfonso Portillo Guatemalako presidentearen aurkako zenbait argitalpen idatzi zituelako egunkariak. World Association of Newspapers (WAN) babesa erakutsi zion eta Portillori gutuna idatzio zion erasoa salatuz, John R Hamilton Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadorea Guatemalan babesa erakutsi zion ere.[3][4] 2005ean, Eduviges Funes indar armatuko kidea 16 urteko kartzela-zigorra jaso zuen bahiketarengandik, Belter Álvarez ordea aske geratu zen proba nahikoa ez zegoelarik. Biak ziren presidentearen segurtasunerako langileak.[5]
2008an lagun batzuekin afaltzen zegoela Guatemalako Hiriko taberna batean, lagunak joan ziren eta bera ordaitzen geratu zenean bahitu zuten. Hurrengo egunean bere kotxea handik hurbil agertu zen, eta erailketaren zurrumurrua zabaldu ere. Zamora Chimaltenangon agertu zen, konortea galdurik eta erdi biluzik. Alvaro Colom erasoa gaitzestu zuen eta Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegiak babes neurriak eskatu zituen kazetariarentzat.[6]
2021eko urrian, Zamorak Guatemalako Fiskal Nagusiak, Consuelo Porras, bere kontrako kasu bat eraikitzen ari zela salatu zuen.[7] Urte berean, AECID eta EFE agentziak sortutako Espainiako Erregearen Nazioarteko Kazetaritza Sarietako bat jaso zuen El Periodico-ren izenean.[8]
2022ko uztailaren 29an, atxilotua izan zen, Rafael Curruchiche fiskalaren aginduz. Curruchiche ustelkeria kasuen ikerkekta oztopatzen duela salatu du Ameriketako Estatu Batuak. Hainbat elkarte, Guatemalako Kazetarien Elkartea adibide, prentsa askatasunaren aurkako neurria dela salatu dute, Polizia kazetariaren etxea eta egunkariaren bulegora miatzera sartu bazen ere, dirua garbitzeaz eta informazioaren salerosketa egozten diote. Zamorarekin batera, Samari Gómez Díaz atxilotu dute, uztez, sekretupeko informazia zabaltzeagatik.[9][10] Atxilotuak gose greba hasiko duela jakinarazi eta bere bizitzaren kontrako erasoak jaso ditzakeelaren beldur dela adierazi du.[11]
Guatemalako Kazetarien Elkartearen aburuz, Alejandro Giammattei-ren gobernua hasi zenetik prentsa askatasunaren aurkako 350 eraso eman dira Guatemalan. Kazetarien Behatokiak ere ardura azaldu du eta giza eskubideen urraketa areagotzen ari dela salatu du.[12]
2023ko apirilaren 20an, Zamoraren abokatuak ziren Juan Francisco Solórzano Foppa eta Justino Brito Torres atxilotuak izan ziren ustez justizia jarduera oztopatu, testigu faltsuak aurkeztu eta diru-garbiketa leporatuta.[13][14] Zamora defendatu izan duten abokatuak atxilotuak izan dira, Foppa hirugarrena izanik. Martxoan Foppak Zamoraren defentsa utzi zuen eta kasua defendatu nahi zuen oro kriminalizatua izango zela salatu zuen ere.[15]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995ean, International Press Freedom Awards saria jaso zuten, Kazetariak Babesteko Batzordeak emana.[16]
- 1995ean, Maria Moors Cabot Prize, Columbiako Unibertsitateak emandakoa.[17]
- 2000. urtean, International Press Institutek XX. mendeko Kazetaritzaren Munduko 50 Heroietako bat ere izendatu zuen.
- 2003an, International Journalism Award, John S. and James L. Knight Foundation emana.[18]
- 2014an, Guatemelako Ingeniarien Elkargoaren saria.
- 2015ean, Guatemalako San Carlos Unibertsitateko ikasle ospetsu izendatu zuten.
- 2015ean, Giza eskubideen defentsarako Myrna Mack saria ere jaso zuen, Guatemalako Giza Eskubideen Prokuradoretzak.[19]
- 2021ean, Iberoamerikako Komunikabide Nabariari Saria, Espainiako Erregearen Nazioarteko Kazetaritza Sarietako kategoria, Felipe VI.ak emana.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ José Rubén Zamora, Guatemala. International Press Institute.
- ↑ (Gaztelaniaz) "Imagino que debe haber una conspiración": periodista José Rubén Zamora da declaraciones, rodeado de policías, al salir de su casa. (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Ingelesez) Guatemala press freedom alarm. 2003-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Ingelesez) Editor assaulted in Guatemala. 2003-06-26 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Ingelesez) «Former member of armed forces sentenced to 16 years in prison for his role in raid on publisher's home» IFEX 2005-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Ingelesez) «Brutally attacked in Guatemala...again» Committee to Protect Journalists 2008-08-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2022-07-30). «Arrestan al periodista y presidente de elPeriódico, José Rubén Zamora» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Premio Rey de España significa un abrigo vital para El Periódico de Guatemala» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vehículos sin placas y policías con pasamontañas: así se efectuaron allanamientos en vivienda de director de elPeriódico. (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2022-07-30). «Guatemala detiene a un reconocido periodista opositor al Gobierno de Giammattei» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) José Rubén Zamora se declara en huelga de hambre luego de su detención. (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) APG señala que van 66 agresiones a libertad de expresión en el año y 350 ataques contra la prensa durante el gobierno de Giammattei. (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Capturan a Juan Francisco Solórzano Foppa y Justino Brito Torres señalados de supuesta obstaculización a la acción penal. (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hora, Redacción La. (2023-04-20). «Reportan orden de captura contra Juan Francisco Solórzano Foppa y otro abogado de su bufete» La Hora (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Guatemala captura a otro exabogado del periodista J.R. Zamora» La Vanguardia 2023-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
- ↑ Journalists Receive 1996 Press Freedom Awards. Committee to Protect Journalists.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «4 Win Prizes for Coverage of the Americas» The New York Times 26 de octubre de 1995.
- ↑ Jose Carlos Zamora. (25 de junio de 2009). Jose Carlos Zamora: Announcing Winners of Knight International Journalism Award. John S. and James L. Knight Foundation.
- ↑ http://www.dca.gob.gt/index.php/nacional/item/35114-pdh-reconoce-a-periodista-rub%C3%A9n-zamora. .