Edukira joan

Joxkar-Ola

Koordenatuak: 56°37′58″N 47°53′45″E / 56.6328°N 47.8958°E / 56.6328; 47.8958
Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxkar-Ola
Йошкар-Ола
Йошкар-Ола
Краснококшайск
Царевококшайск
hiri/herria
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ErrepublikaMari El
AlkateaEvgeny Vasilievich Maslov (en) Itzuli
Izen ofizialaЙошкар-Ола
Jatorrizko izenaЙошкар-Ола
Йошкар-Ола
Краснококшайск
Царевококшайск
Posta kodea424000–424045
Geografia
Koordenatuak56°37′58″N 47°53′45″E / 56.6328°N 47.8958°E / 56.6328; 47.8958
Map
Azalera100 km²
Altitudea100 m
Demografia
Biztanleria285.218 (2025)
Dentsitatea2.841 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1584
Telefono aurrizkia8362
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakSzombathely, Bourges, Princeton, Astrakhan eta Kemer
Hizkuntza ofizialamariera eta errusiera
http://www.i-ola.ru/

Joxkar-Ola[1] (errusieraz eta marieraz: Йошкар-Ола, hiri gorria) Errusiako hiria da, Mari El Errepublikako hiriburua.

1919. urtera arte hiriaren izena Tsariovokokxaisk (errusieraz: Царёвококшайск) zen; 1919-1927. urte bitartean Krasnokokshaisk (errusieraz: Краснококшайск) izan zen, hiria zeharkatzen duen Malaia Kokxaga ibaiarengatik. Izen berriena Joxkar-Ola da.

Bigarren Mundu Gerraren ostean hirian industria handia zegoen, eta merkataritzako garraio-gune garrantzitsua zen. Sobietar Batasunak estatuko enpresei babesa emateari utzi zionean hiriaren gainbehera hasi zen, langile espezializatuek Errusiako beste hiri handietarantz emigratuz.

Joxkar-Olako klima kontinental epela da. Neguak hotzak eta luzeak dira, elurteekin; urtarrila da hil hotzena, -18 °C-ko tenperaturara ere iritsiz. Udak epelak dira; uztaila da hilik beroena, 22 °C-24 °C-ko tenperaturara iritsiz.


    Datu klimatikoak (Joxkar-Ola (1991-2020, muturrekoak 1936-2024))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.5 7.4 15.8 28.9 33.4 36.8 38.7 39.1 31.6 23.9 13.0 7.2 39.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.3 -6.3 0.4 10.3 19.4 23.1 25.4 22.8 16.4 8.0 -0.6 -5.7 8.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -10.5 -10.2 -3.9 4.9 12.8 17.0 19.3 16.8 11.1 4.4 -3.1 -8.4 4.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.7 -13.9 -7.8 0.2 6.7 11.3 13.5 11.5 6.8 1.4 -5.4 -11.2 0.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -46.9 -41.7 -38.9 -21.8 -6.0 -2.5 2.0 -1.4 -7.5 -18.9 -33.6 -47.3 -47.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40 30 32 32 40 64 76 65 54 57 43 42 575
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 18.1 14.6 13.2 10.5 12.0 13.1 12.1 11.9 13.6 15.2 15.1 17.9 167.5
Eguzki orduak 40 81 138 199 271 286 295 239 145 76 34 23 1827
Iturria (1): Pogoda.ru.net[2]
Iturria (2): climatebase.ru (prezipitazio-egunak, eguzkia 1936-2012)[3]

Joxkar-Olan goi-mailako ikasketa-zentroak daude, hala nola:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]