Joyride (abestia)
- Artikulu hau Roxeterren abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joyride (argipena)».
Joyride (abestia) | |
---|---|
Roxetteren, Per Gessleren eta Per Gessleren musika-lana | |
Egilea(k) | Roxette, Per Gessle eta Per Gessle |
Izenburua | Joyride |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop rock eta dance-rock (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Hitzak | Per Gessle |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Per Gessle |
Historia | |
Nominazioak | |
Hitzak | MetroLyrics |
Bideoa | YouTube |
Joyride Suediako Roxette pop bikotearen abestia da. Per Gessle bikoteko gizonezkoak idatzi zuen, 1991ko otsailaren 25ean kaleratu zuten euren estudioko hirugarren diskoko single nagusi gisa, diskoak ere izenburu bera hartu zuelarik: Joyride (1991). Roxetteren arrakasta handienetako bat bihurtu zen, eta 1991ko single arrakastatsuenetako bat izan zen, Europa osoan, baita Australian, Kanadan eta Estatu Batuetan ere hainbat disko-zerrendetan . Abestiarekin batera zabaldu zen bideoklipak hedapen handia jaso zuen MTV Europe telebistan.
Per Gesslek kontatua du abestiaren hasierako lerroa bere neska-lagunak (geroko emazteak) pianoan utzitako ohar batean inspiratu zela. Hala zioen: "Hej, din tok, jag älskar dig" ("Kaixo, tonto, maite zaitut), eta horixe bilakatu zen ingelesez abestiko hasiera: "Hello, you fool, I love you. [1] Izenburua Paul McCartneyk iradokia da, berak kontati baitzuen John Lennonekin abestiak idaztea "a long joyride", plazerezko bidaia luze bat. [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Joyride (Roxette song)» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-01 data duen 1173321268 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.