Edukira joan

Juan José (zarzuela)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan José (zarzuela)
Jatorria
Argitaratze-data1968
Estreinaldi-data2009ko otsailaren 21a
IzenburuaJuan José
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoazarzuela
Hizkuntzagaztelania
Deskribapena
OinarrituaJuan José (en) Itzuli
LibretistaPablo Sorozabal
Bestelako lanak
MusikagileaPablo Sorozabal
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMadril

Juan José Pablo Sorozabalen hiru ekitaldiko drama lirikoa da, Joaquín Dicentaren izen bereko antzezlanean oinarrituta.[1] Sorozabalek 1968an amaitu zuen obra, eta 1979an estreinaldi saiakera bat izan zuen, baina ez zuten gauzatu.

Azkenik, 2009ko otsailaren 21ean, Donostiako Kursaal jauregian estreinatu zuten, kontzertu bertsioan. 2016ko otsailaren 5ean, Zarzuelako Antzokian estreinatu zuten, 48 urteren ondoren, bere bertsio eszenikoa.[2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa Madrilgo behe-auzoetan garatzen da. Juan José eta Rosa aspalditik bizi dira elkarrekin. Bera da beretzat bere bizitzako zentzu bakarra. Sortzen ari diren gertaerek halabeharrez zorigaiztoko amaiera ekarriko dute.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rosa (langilea): Soprano (25 urte)
  • Toñuela (langilea): Soprano liriko (22 urte)
  • Isidra (artekaria): Kontralto (60 urte)
  • Paco (lan-maisua): Tenor (30 urte)
  • Juan José (igeltseroa): Baritono (35 urte)
  • Andrés (igeltseroa): Baxu (40 urte)
  • Cano (presoa): Baxu (50 urte)
  • Perico (bezeroa): Tenor arin (30 urte)
  • Presoa: Tenor (35 urte)
  • Tabernaria: Tenor (45 urte)
  • Bi lagun: Soprano (20 urte)
  • Bi lagun: Tenor (30 urte)
  • Zurrutaria: Tenor (45 urte)
  • Zerbitzaria: ez du abesten

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Juan José. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes.
  2. (Gaztelaniaz) «Juan José» teatrodelazarzuela.mcu.es.