Pablo Sorozabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pablo Sorozabal
Busto de Pablo Sorozábal (Madrid) 01.jpg
Bizitza
Izen osoa Pablo Sorozábal Mariezkurrena
Jaiotza Donostia1897ko irailaren 18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1988ko abenduaren 26a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikagilea eta piano-jotzailea
Genero artistikoa opera
zarzuela
Musika instrumentua pianoa

Pablo Sorozabal Mariezkurrena (Donostia, Gipuzkoa, 1897ko irailaren 18a - Madril, Espainia, 1988ko abenduaren 26a) musika-konpositorea izan zen.

Aparteko joera erakutsi zuen genero lirikorako: "Katiuska" eta "La tabernera del puerto" zarzuelak, operetak eta "Adiós a la bohemia" opera idatzi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langile-familia euskaldun batean jaio zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari esker, Pablok doan ikasi zuen solfeoa, baita instrumentu batzuk jotzen ere. Donostian egin zituen biolin eta piano ikasketak Alfredo Larrocha eta Manuel Cendoyarekin. Gaztaroan, kafetegiz kafetegi eta kabaretez kabaret ibili zen biolina jotzen, bizimodua ateratzeko.

Udal-beka bati esker, Alemaniara joan zen goi-mailako ikasketak egitera. Konposizio eta orkestra-zuzendaritza ikasketak egin zituen Stephan Krell eta Hans Sittekin Leipzigen.

Geroago 1931. urtean Katiuska zarzuela estreinatu zuen arrakasta handiz, eta musika mota hori egin zuen aurrerantzean. Urte berean Orfeoi Donostiarraren zuzendaritza hartu zuen.

1945. urtean Madrilgo orkestra filarmonikoko zuzendari izendatu zuten.

Musika sinfonikoa landu bazuen ere, zarzuelek eman zioten ospea. Nortasun sendoko gizona zen, eta aurka egin zion beti garai hartan musikak eta musika irakaskuntzak bizi zuen egoera kaskarrari. Bere bizitzako azken urteetan baztertu samar bizi izan zen, eta ezin izan zituen lan guztiak aurkeztu.

Zarzuela aipagarrienak: El adiós a la bohemia (1933); La del manojo de rosas (1934); La tabernera del puerto (1936); Black el payaso (1941); Don Manolito (1942); La eterna canción (1945).

Bestalde, Juan José opera idatzi zuen, 2009an Donostian estreinatu zena; Victoriana (1951) musika lana, Tomás Luis de Victoriaren omenez; filmetarako musika, Marcelino pan y vino eta Jai Alai, besteak beste; Albénizen Pepita Jiménez partituraren orkestratzea; Gernika sinfonia, hileta gisa moldatua; eta kantuak, Batelarien zortzikoa, Bi eusko abesti, Irugarren kalez kale, eta korurako eta txisturako Kalez-kale, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]