Juan Luis Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Luis Etxeberria
Bassmatti-wikipedia.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1974ko urriaren 14a (44 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta musika-kritikaria

Juan Luis Etxeberria (Donostia, 1974ko urriaren 14a) musikari eta musika-kritikari euskalduna da. Kritikari gisa El Diario Vasco egunkarian argitaratzen ditu bere kontzertu eta musika iruzkinak, bere izenarekin sinatuta, baina musikari gisa Giorgio Bassmatti izena erabiltzen du gehienbat, nahiz eta proiektu-izen eta goitizen multipleentzako zaletasuna duen: Oso Fan izena darabil 2015etik, adibidez, euskarazko sorkuntzan diharduenerako. Donostiako kaleetan, lagunartean, Pozik goitizenarekin ezagutzen dute.

Giorgio Bassmatti[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noel[1], Donut, Ama edo La Orquesta Bávara de Soplos Intermitentes bezelako proiektuetan hasi zen taldekide gisa.[2]

Bakarkako musikari gisa, pop kantautore gisa definitu daiteke, eta bakarkako agerpenetan gitarra soilarekin lagunduta kantatu ohi du. Abestiak konposatzeaz gain, hitzak ere sarri berak jartzen dizkie, euskaraz zein gaztelaniaz. Bertsioak egitean, ingelesez ere kantatzen du, eta itzuli ere izan ditu.

Oso Fan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko kantatzen duen "Bassmatti-ren alter egoa da" Oso Fan, Badok agerkariaren arabera. Bakarkako proiektua den arren, zuzenekoetan hasieran Oriol Flores bateria jotzaileak laguntzen zion.[3] 2018an kontzertuak ematera itzuli da hirukote moduan Quico Puges txelo jotzaile eta Andoni Etxebeste bateria jotzailearekin.

Bassmatti & Vidaur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yon Vidaur donostiar musikariarekin batera, biko taldea ere osatu izan du Bassmatti/Etxeberriak, Bassmatti & Vidaur. Pop elektronikoa jotzen dute.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Allenesque Boutade”, Donut (Astro Discos, 1996)
  • Kafea eta Galletak - Giorgio Bassmatti (Kafea eta Galletak, 2009)
  • “Melodías concertantes” - Bassmatti & Vidaur (Jabalina, 2014)
  • 21´44´´ - Oso Fan (autoekoizpena, 2017)
  • Trencadis - Giorgio Bassmatti (Discos de Kirlian, 2017).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]