Edukira joan

Judaismo berreraikitzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Judaismo berreraikitzailea judaismoaren adar bat da, judaismoa etengabe garatzen ari den zibilizazio gisa ikusten duena, eta ez erlijio gisa. Mordecai Kaplanek (1881–1983) garatutako kontzeptuetan oinarritzen da.[1] Judaismo kontserbadorearen barruko korronte erdi-antolatu gisa sortu zen eta 1920ko hamarkadaren amaieratik 1940ko hamarkada bitartean garatu zen. 1955ean judaismo kontserbadoretik banandu[2] eta 1967an seminario errabiniko bat ezarri zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Alpert, Rebecca. «Reconstructionist Judaism in the United States» Jewish Women's Archive (kontsulta data: 2023-03-08).
  2. (Ingelesez) Kaplan, Mordecai M.. (2010). Judaism as a Civilization: Toward a Reconstruction of American-Jewish Life. Jewish Publication Society ISBN 978-0-8276-1050-7. (kontsulta data: 2023-03-08).
  3. (Ingelesez) Karesh, Sara E.; Hurvitz, Mitchell M.. (2005). Encyclopedia of Judaism. Infobase Publishing ISBN 978-0-8160-6982-8. (kontsulta data: 2023-03-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]