Jukka Kuoppamäki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jukka Kuoppamäki
Jukka Kuoppamäki Vihreät Niityt iskelmätapahtumassa 2006.jpg
Bizitza
Jaiotza Helsinki1942ko irailaren  1a (76 urte)
Herrialdea  Finlandia
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak poeta, abeslaria, apaiza, kantugilea, musikagilea, kanta-idazlea eta disko-ekoizlea
Lantokia(k) Dortmund
Genero artistikoa Schlagerra
popa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm1436170
www.jukkakuoppamaki.net/

Jukka Kuoppamäki (Helsinki, 1942ko irailaren 1a) finlandiar abeslari, musikagile eta Alemaniako Kristau Kominitateko apaiza da. Urtero bere Finlandiako udarako etxera joaten da. Finlandiako abeslari-musikagilerik emankorrenetakoa da eta 1500 abesti baino gehiago sortu ditu berarentzat eta beste finlandiar abesle ospetsuentzat, adibidez, Jari Sillanpää eta Katri Helena. "Sininen ja valkoien" (Urdina eta Zuria) izugarrizko arrakasta izan zuen, abesti honen testuak Finlandiari, amodioari eta irrikari buruz hitz egiten du. 1977tik aurrera Alemanian bizi izan da bere emaztearekin Sirpa Kuoppamäki eta bere zazpi umeetako batzuekin.