Julia Lazaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Lazaro

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1916
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLa Almudenaren hilerria1940ko abuztuaren 24a (23/24 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta soviet militiaman (en) Itzuli
KidetzaEspainiako Alderdi Komunista
Unión General de Trabajadores
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Julia Lazaro Etxeberria (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1916Madril, Espainia, 1940ko abuztuaren 24a) Espainiako guda zibilean parte hartu zuen milizianoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jostuna zen ogibidez. Espainiako Alderdi Komunistako kidea eta UGT sindikatuko kidea izan zen. Espainiako Gerra Zibila lehertzean Milizietako 5. erregimentuan parte hartu zuen[1].

1939ko irailaren 23an atxilotu zuten, 1936ko urriaren 15ean jostunen sindikatu katolikoko presidentea atxilotu izana leporatuta. Puerta del Soleko gobernazioko eraikinean atxilotuta zegoela 9 polizia frankistaren artean torturatu, bortxatu zuten eta haurdun utzi zuten[2]. Haurra jaio bitartean preso egon zen Ventaseko gartzelan. 1940ko ekainaren 8an Juan Emilio izeneko umea erditu ondoren, kendu egin zioten eta umezurtzegira eraman zuten. Aste batzuren ondoren, Madrilgo Ekialdeko hilerrian fusilatu zuten[3].

Julia Lazaroren bizitzak Juana Doña idazlearen “Desde la Noche y la Niebla” nobelako hainbat pasarte inspiratu zituela uste da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El hijo de Julia» Combatientes 2021-04-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. Montero, Tomás. (2017-02-14). «Quiénes eran: JULIA LÁZARO ECHEVERRÍA (24-08-40)» Quiénes eran (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  3. Hernández Holgado, Fernando. (2003). Mujeres encarceladas : la prisión de Ventas, de la República al franquismo, 1931-1941. Marcial Pons Historia ISBN 84-95379-64-3. PMC 54408198. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]