Espainiako Alderdi Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Alderdi Komunista
Pce 2014.svg
Datuak
Izen ofiziala
Partido Comunista de España
Izen laburra PCE
Mota Espainiako alderdi politikoa eta alderdi komunista
Herrialdea Espainia
Ideologia Eurokomunismoa, komunismoa, marxismo-leninismoa, Internazionalismoa, errepublikanismoa, federalismoa, feminismoa eta Laizismoa
Kokapen politikoa ezker politiko
Jarduera
Kidetza Europako Ezkerraren Alderdia eta Ezker Batua
Kide kopurua 35.000 (2010)
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorra Enrique Santiago (en) Itzuli
Egoitza Madril
Gazteria Communist Youth Union of Spain (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1921eko apirilaren 14a
Sortzailea

pce.es


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.png

Espainiako Alderdi Komunista (gaztelaniaz: Partido Comunista de España, PCE) espainiar alderdi komunista bat da, PSOEtik sortua 1921eko azaroaren 14an. Haren sorrera PSOEk Leninen III. Internazionalari batu ez izatean datza. Buruzagi komunista nagusiak José Díaz, Dolores Ibarruri eta Vicente Uribe ziren.

Hego Euskal Herrian, Euskadiko Partidu Komunista (EPK-PCE) da haren ordezkaria, Ezker Anitza alderdiaren parte hartzaile dena gaur egun.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdiak Asturiasko matxinadan (1934), eta 1933 eta 1936ko hauteskundeetan parte hartu zuen, azken horretan Fronte Popularra koalizioaren baitan. Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde jokatu zuen; gerrak nazioartean izan zuen oihartzuna zela eta, PCEren garrantzi politiko-militarra areagotu zen. Krustxeven garaiko Stalinen kontrako salaketak zirela eta, PCEren jarrera aldatu eta bigundu zen (borroka armatua baztertzea, Langile Komisioen bidez Francoren erregimeneko sindikatuetan sartzea). Santiago Carrillok, idazkari orokor aukeratu berriak (1960), bultzatu zuen aldaketa hori.

Franco hil zenean (1975), buruzagi komunista gehienak erbestetik Espainiara itzuli ziren; Carrillorren ideien alde agertu ziren gehienak. Alderdia 1977an legeztatu zuten; leninismoa baztertu ondoren, urte hartako, 1979ko eta 1982ko hauteskundeetan parte hartu zuen. 1979an emaitza onak izan zituen, batez ere hiri handietan, baina 1982an behera egin zuen. 1983an Gerardo Iglesias aukeratu zuten, Carrilloren ordez, idazkari orokorra. Hurrengo urtean, I. Gallego buruzagi historikoak beste alderdi bat sortu zuen, ortodoxoa eta Sobietar Batasunaren aldekoa; hartan sartu ziren ezker aldetik PCEren kontrako zirenak. 1985ean Carrillok alderdia utzi zuen, eta 1987ean beste bat sortu zuen (Partido de los trabajadores de España-Unidad Comunista, Espainiako Langileen Alderdia-Batasun Komunista) 1986ko hauteskunde orokorretan, PCEk Izquierda Unida izeneko koalizioa bultzatu zuen. Alderdiaren XII. biltzarrean (1988) Julio Anguita izendatu zuten PCEko idazkari orokorra. PCE alderdia eta haren idazkaria izan ziren Izquierda Unida-ren gidari nagusiak, baina alderdi bakarra osatzera heldu gabe; Anguita izan zen koalizioaren koordinatzailea 1991 arte.

Hauteskundeetan izandako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


DIKTADURA OSTEAN PCE ALDERDIAREN HAUTESKUNDE EMAITZAK
Urtea Burua Botuak % Ordezkariak
Hauteskunde Orokorrak1977
Santiago Carrillo
1.709.890
 % 9.33
20 diputatu
Hauteskunde Orokorrak 1979
Santiago Carrillo
1.939.733
 % 10.82
23 diputatu
Udal Hauteskundeak 1979
Santiago Carrillo
Hauteskunde Orokorrak 1982
Santiago Carrillo
846.515
 % 4.02
4 diputatu
Udal Hauteskundeak 1983
Gerardo Iglesias
1.460.942
 % 7.79

(Iturria: Barne Ministerioa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]