Edukira joan

Julia Rodríguez-Maribona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Rodríguez-Maribona
Bizitza
JaiotzaAvilés1923ko azaroaren 12a
HeriotzaNeuchâtel2005eko martxoaren 16a (81 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta erizaina

Julia Rodriguez-Maribona (Aviles, Asturias, 1923ko azaroaren 12aNeuchâtel, Suitza, 2005eko martxoaren 16a) asturiar erizaina eta asmatzailea izan zen, Julia Montoussé Fragues amarekin batera, lanbas edo fregona delakoaren asmatzailea.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Rodríguez Avilesen jaio zen 1923an. Gurasoak Jose Maribona industrialaria eta Julia Montoussé Fragues, jatorri frantziarreko emakume katalana izan ziren. Laurogeiko hamarkadan, Suitzara emigratu zuen, non bere bigarren senarra ezagutu zuen, Albert, eta erizain lanetan aritu zen. Leuzemiak jota hil zen Suitzako Neuchatel hirian, 2005eko martxoaren 16an.[3]

Asmakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodríguezek eta amak baldea, makila eta trapua uztartzen zituen garbiketa gailu bat diseinatu zuten, gerora lanbasa izenez ezagutu zena. Asmakizun horri esker, 1953an erabilgarritasun-eredua lortu zuten. 34.262 zenbakiko erabilgarritasun hori asmakuntza bati ematen zaion eskubide mota bat da, hirugarrenei asmakuntza babestua merkatuan erabiltzea eragozten diena, haien baimenik gabe.

"Dispositivo acoplable a toda clase de recipientes tal como baldes, cubos, calderos y similares, para facilitar el fregado, lavado y secado de pisos, suelos, pasillos, zócalos y locales en general". (euskaraz: "Edozein motatako ontzietara (baldeak, kuboak, pertzak eta antzekoak) akopla daitekeen gailua, zoruak, korridoreak, zokaloak eta, oro har, lokalak garbitu, lehortu eta garbitzekoa").[1][4]

Diseinua Manuel Jalón ingeniariaren Manufacturas Rodex etxe-erabilerako artikuluen fabrikak erosi zuen, eta asmakuntza patentearen bidez berari aitortu zitzaion asmakuntza. 1964an, hamaika urte geroago, 298.240 zenbakiarekin.[5] Rodriguezek eta Montoussé amak ez dira oraindik lanbasaren asmatzailetzat hartzen, erabilgarritasun-ereduaren eta asmakuntza-patentearen arteko desberdintasun juridiko hori dela eta.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b España, La Nueva. Las avilesinas que idearon la fregona. .
  2. Julia Montoussé Frages y su hija Julia Rodríguez-Maribona, “inventoras” de la fregona | Ciencia y más | Mujeres con ciencia. .
  3. rosamillangarcia, Publicado por. Rosa Millán García En Femenino. .
  4. «Las inventoras de la fregona fueron las Julias: una madre y una hija de Avilés» www.yorokobu.es.
  5. «Información sobre la marca MANUFACTURAS RODEX, S.A. "MAROSA" - N-0044244» www.empresia.es.
  6. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2016-04-22). «Julia Montoussé Frages y su hija Julia Rodríguez-Maribona, "inventoras" de la fregona» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  7. (Gaztelaniaz) historia, Sobre el autor Javier SanzHace años emprendí una cruzada en favor de la; Criminal, Por Lo Civil Y. Por Lo; Oportunidad, Para Que Todos Los Que La Creían Farragosa O. Aburrida Le Diesen Una Segunda; Storytel, porque merecía la pena He tratado de hacerla más amena contándola de forma diferente desde aquí; en charlas y conferencias; colaboraciones en radio; prensa; revistas; 10 libros; audioseries de ficción histórica para; sigo, podcast en Podimo y. (2017-11-19). «La fregona, un hombre lleva la fama y dos mujeres registraron la idea original» Historias de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]