Julius Erving

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julius Erving
Erving Lipofsky.jpg
Bizitza
Jaiotza Manhattan1950eko otsailaren 22a (68 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Nassau konderria (New York)
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Roosevelt High School
University of Massachusetts Amherst
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
New Jersey Nets-
Virginia Squires-
Philadelphia 76ers1976-1987hegaleko6
Draft NBA Milwaukee Bucks
 
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
Pisua 93 kilogramo
Altuera 201 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0259973

Julius Winfield Erving II (Roosevelt, New York, Estatu Batuak, 1950eko otsailaren 22a), saskibaloi zaleen artean ezagunagoa Dr. J ezizenaz, 1970 eta 1980ko hamarkadan nabarmendu zen saskibaloiko jokalari estatubatuarra izan zen. Bere ibilbide profesionala lehenbizi ABA ligan eta gerora NBA ligan garatu zen.

Ervingek bere kirol ibilbidean zehar hiru txapelketa, NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria lau aldiz, eta ABAko saskiratzaile onenaren saria hiru aldiz bereganatu zituen. ABA ligan Virginia Squires eta New York Nets taldeekin jokatu zuen, NBAan aldiz Philadelphia 76ers taldearekin. Saskibaloi profesionalaren historiako bosgarren saskiratzailerik onena da, ABA eta NBA ligetan denera 30.026 puntu lortu zituelarik.

Erving NBAko 50 jokalari onenetako bat bezala izendatu zuten eta 1993 urtea ez geroztik Basketball Hall of Fame aretoan dago. Bestalde, saskibaloiko birrinketen (slam dunk) antzindaria izan zen, Tomahawk izeneko bere birrinketa ospetsu bilakatu zuelarik.

Dr.J-ak saskibaloiaren historiarako jokaldi ahaztezin eta mitiko bat laga zuen: Baseline Move, hau saskirako sarrera ikusgarri bat zen, baloia esku batez zeramala taularen atzealdetik saskira hurbildu eta bere buruari bira emanaz saskiratzea era dotorean gauzatzen zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julius Erving Aldatu lotura Wikidatan