Otsailaren 22
Otsailaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamahirugarren eguna da. 312 egun falta dira urtea amaitzeko, 313 egun bisurteetan.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1926 - Alfontso XIII.a Espainiako erregeak, Urolako trenbidea inauguratu zuen.
- 2013 - Torturaren Aurkako Taldeak tortura salaketarik jaso ez zuela urte bat bazela adierazi zuen; ETAk ekintza armatuak utzi eta hilabete gutxira, atxiloketetan euskal herritarrei torturak egiteari utzi zitzaion.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1979 - Santa Luzia Erresuma Batutik independizatu zen.
- 2005 - 6,4 graduko lurrikara Irango Kermango probintzian. 500 hildako eta 1.000 zauritu eragin zituen.
- 2011 - Zeelanda Berrian 6,3 graduko lurrikara baten ondorioz gutxienez 63 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009 - "Slumdog Millionaire" britainiar filmak 8 Oscar Sari lortu zituen Los Angelesen ospatutako 81. ekitaldian.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017 - NASAk TRAPPIST-1 izeneko sisteman lurraren tamaina eta kondizio antzekoak izan zitzazketen zazpi planeta aurkitu zituztela adierazi zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1653 - Martin Urtsua, Lizarragako kondea, nafar konkistatzailea (h. 1715).
- 1766 - Matías Maestro, arabar apaiza, arkitektoa, margolaria, musikaria, idazlea eta eskultorea , Liman (h. 1835).
- 1853 - Louis Etxeberri, euskal politikaria eta kazetaria (h. 1907).
- 1873 - Angeles Sorazu, gipuzkoar lekaimea eta gaztelaniazko idazle mistikoa (h. 1921).
- 1884 - Pedro Aguado Bleye, espainiar historialaria, Sociedad Bilbaínaren liburuzaina, Palentzian (h. 1953/1954).
- 1908 - Santos Begiristain, nafar apaiz katolikoa, Argentinan (h. 1994).
- 1910 - Juliana Zubizarreta, trikiti musikako panderojole eta abeslari gipuzkoarra (h. 2006).
- 1919 - Felix Aranzabal, Angiozarko Itsua, gipuzkoar soinujolea (h. 2006).
- 1923 - Jaime Escudero, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- 1928 - Pedro Sodupe, Gelatxo, gipuzkoar trikitilaria (h. 2007).
- 1930 - Jesús María Hurtado Arrieta, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- 1932 - Felix Zubiaga, euskal idazle eta filologoa.
- 1935 - Mercedes Villacián, arabar irakasle eta politikaria (h. 2002).
- 1939 - Darío Villalba, euskal herritar margolari eta izotz patinatzailea (h. 2018).
- 1942 - Alberto Buen Lacambra, PSE-EEko gipuzkoar politikaria, Ardisan.
- 1945 -
- Juan Ramón Gebara, arabar politikaria.
- Arantza Idiazabal Gorrotxategi, gipuzkoar irakaslea eta euskaltzain urgazlea.
- 1947 - Marcos Vizcaya, bizkaitar politikari eta abokatua.
- 1948 -
- Joaquín Luqui, Kaparroso udalerriko irrati esatari ospetsua (h. 2005).
- Pedro Pegenaute, nafar historialari eta politikaria.
- 1950 - Arantza Mendizabal, bizkaitar politikari eta ekonomilaria, EHUko errektore bitartekari ohia.
- 1952 - Ramón Flecha, bizkaitar soziologoa, soziologia katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean.
- 1957 - Ana Díez, nafar zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgilea.
- 1960 - Lore Erriondo, gipuzkoar pedagogoa, EHUko irakaslea eta Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendari ohia.
- 1963 - Edorta Murua, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 - Jon Eizagirre Manterola, gipuzkoar erremontelari ohia.
- 1970 - Estibaliz Urrutia, bizkaitar atleta ohia, 5.000 metroko lasterketan aditua.
- 1973 - Iñigo Pírfano, bizkaitar musikagile eta orkestra zuzendaria.
- 1974 - Richard Oribe, donostiar igerilari paralinpikoa, palmares oparoduna.
- 1981 - Arantza Loureiro, bizkaitar atleta, 100 metroko hesidunean aditua.
- 1985 - Mamen Moreu, aragoiar-bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea, Huescan.
- 1986 - Elisabeth Larena, bizkaitar aktorea.
- 1987 - Estibaliz Bajo, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 - Sergio Rodríguez Reche, nafar txirrindularia.
- 1995 - Sergio Castel, bizkaitar futbolaria.
- 2000 - Marta San Adrián Rocandio, Sanadri, gipuzkoar futbolaria.
- 2002 - Mikel Mendibe, bizkaitar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1040 - Rashi, Frantziako erlijio-gizon judua (h. 1105).
- 1302 - Gegeen Khan, Yuan dinastiako bostgarren enperadorea (h. 1323).
- 1403 - Karlos VII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1461).
- 1440 - Ladislao Hil ostekoa, Austriako dukea eta Hungaria, Kroazia eta Bohemiako erregea (h. 1457).
- 1732 - George Washington, lehendabiziko Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea (h. 1799).
- 1778 - Rembrandt Peale, estatubatuar margolaria (h. 1860).
- 1785 - Jean Peltier, frantziar fisikaria (h. 1845).
- 1788 - Arthur Schopenhauer, alemaniar filosofoa (h. 1860).
- 1805 - Sarah Flower Adams, emakumezko olerkari ingelesa, zenbait kantu erlijioso ezagunen egilea (h. 1848).
- 1806 - Antoine Wiertz, belgikar erromantizismoaren margolaria (h. 1865).
- 1819 - James Russell Lowell, estatubatuar olerkari, kritikari, argitaratzaile eta diplomazialaria (h. 1891).
- 1824 - Jules Janssen, frantziar astronomilaria (h. 1907).
- 1827 - Giovanni Battista Ceschi a Santa Croce, Maltako Ordenako 74. Printze eta Maisu Nagusia (h. 1905).
- 1840 - August Bebel, alemaniar politikaria, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren sortzailea (h. 1913).
- 1842 - Léon Vanderkindere, belgiar historialari, akademikari eta politikaria (h. 1906).
- 1857 -
- Robert Baden-Powell, ingeles militar eta idazlea (h. 1941).
- Heinrich Hertz, alemaniar fisikaria (h. 1894).
- 1864 - Jules Renard, frantziar idazle, kritiko, kontalari eta poeta (h. 1910).
- 1875 - Sofia Adelaida Bavarian, Dukesa Bavarian (h. 1957).
- 1876 - Zitkala-Ša, siux herriko emakume idazle, argitaratzaile, biolinista eta ekintzailea (h. 1938).
- 1878 - Alistair Mackay, eskoziar mediku eta esploratzaile polarra, Hego polo magnetikora iritsi ziren hiru esploratzailetako bat (h. 1914).
- 1879 - Norman Lindsay, australiar artista, idazle eta boxeolari amateurra (h. 1969).
- 1883 - Alice Middleton Boring, estatubatuar biologo, zoologo eta herpetologoa (h. 1955).
- 1886 - Hugo Ball, alemaniar egile eta olerkaria, Dada mugimendu artistikoaren sortzailea (h. 1927).
- 1887 - Savielly Tartakower, errusiar-poloniar xakelari judua (h. 1956).
- 1890 - Leonor Serrano Pablo, espainiar pedagogoa, legelaria, abokatua eta idazle feminista (h. 1942).
- 1892 - Edna St. Vincent Millay, estatubatuar antzerkigile eta poeta lirikoa (h. 1950).
- 1895 - Víctor Raúl Haya de la Torre, perutar politikaria, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren (APRA) sortzailea (h. 1979).
- 1896 - Peter Cheyney, ingeles eleberrigilea (h. 1951).
- 1900 - Luis Buñuel, espainiar zinema zuzendaria (h. 1983).
- 1902 - Fritz Strassmann, alemaniar kimikaria, Otto Hahnekin batera barioaren aurkitzailea (h. 1980).
- 1903 - Morley Callaghan, ingelesezko kanadar idazlea (h. 1990).
- 1904 - Delhy Tejero, espainiar margolaria, marrazkilaria, muralista eta irakaslea, Las sinsombrero mugimendukoa (h. 1968).
- 1907 - Robert Young, estatubatuar aktorea (h. 1998).
- 1908 -
- Rómulo Betancourt, Venezuelako presidentea (h. 1981).
- John Mills, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 2005).
- 1910 - Baltasar Lobo, espainiar margolari eta eskultorea (h. 1993).
- 1914 - Renato Dulbecco, italiar-estatubatuar sendagile eta mikrobiologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2012).
- 1917 - Jane Auer, estatubatuar idazlea (h. 1973).
- 1921 -
- Jean-Bédel Bokassa, Afrika Erdiko Errepublikako diktadorea (h. 1996).
- Giulietta Masina, italiar aktorea (h. 1994).
- 1925 - Edward Gorey, estatubatuar irudigile eta idazlea (h. 2000).
- 1926 - Miguel León-Portilla, mexikar filosofo eta historialaria, nahuatl literaturan espezialista zein ikerlari handienetakoa (h. 2019).
- 1932 - Edward Kennedy, estatubatuar politikari eta senataria, John F. Kennedyren anaia (h. 2009).
- 1935 - Danilo Kiš, jugoslaviar idazle eta itzultzailea (h. 1989).
- 1936 - John Michael Bishop, estatubatuar immunologo eta mikrobiologoa, 1989ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1937 - Joanna Russ, estatubatuar idazle, akademiako kide eta feminista (h. 2011).
- 1942 - Christine Keeler, ingeles modelo eta kabaret-dantzaria (h. 2017).
- 1943 -
- Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (h. 2020).
- Horst Köhler, Alemaniako presidente ohia.
- 1944 - Jonathan Demme, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (h. 2017).
- 1946 - Fred Halliday, irlandar historialari eta Britainiar Akademiako kidea (h. 2010).
- 1949 - Niki Lauda, austriar 1 formulako pilotua eta enpresaburua (h. 2019).
- 1950 -
- Julius Erving, Dr. J, saskibaloiko estatubatuar jokalaria, birrinketen (slam dunk) antzindaria.
- Miou-Miou, frantziar aktorea.
- Genesis P-Orridge, ingeles abeslaria, poeta eta artista (h. 2020).
- Julie Walters, ingeles aktore eta idazlea.
- 1952 - Saufatu Sopoanga, Tuvaluko lehen ministroa (h. 2020).
- 1956 -
- Amy Alcott, estatubatuar golf-jokalaria.
- Philip Kerr, eleberri poliziakoen eskoziar idazlea (h. 2018).
- 1959 - Kyle MacLachlan, estatubatuar aktorea.
- 1962 - Steve Irwin, Krokodilo-ehiztaria, australiar naturalista eta telebistako aurkezlea (h. 2006).
- 1963 - Vijay Singh, hindu-fijiar golfaria.
- 1968 - Jeri Ryan, alemaniar-estatubatuar aktorea.
- 1969 -
- Joaquín Cortés, flamenko eta ballet dantzaria eta koreografo ijitoa.
- Brian Laudrup, daniar futbol-jokalaria.
- 1974 - James Blunt, britainiar egile abeslaria.
- 1975 -
- Drew Barrymore, estatubatuar aktorea.
- Fele Martínez, espainiar aktorea.
- 1979 - Yasunori Takada, japoniar futbolari ohia.
- 1980 - Lorena Conde, galiziar antzezle, antzerkigile eta poeta.
- 1988 - Ximena Navarrete, mexikar modeloa eta aktorea.
- 1989 - Mila Jam, estatubatuar abeslaria, dantzaria, aktorea eta LGBT eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1992 - Haris Seferović, suitzar futbolaria.
- 1995 - Lexa, brasildar abeslaria, abestigilea eta dantzaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 970 - Gartzea I.a Santxez, Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea.
- 1764 - Francisco Ignacio Añoa, nafar artzapezpikua, Iruñeko apezpikua izandakoa, Zaragozan (j. 1648).
- 1888 - Jean-Delphin Alard, lapurtar biolin jotzailea eta musikagilea, Parisen (j. 1815).
- 1899 - Nieves Cano, arabar filantropoa (j. 1847).
- 1900 - Casilda Iturrizar, bizkaitar filantropoa (j. 1818).
- 1951 - Domingo Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (j. 1890).
- 1993 - Eusebio Osa Unamuno, euskal idazlea (j. 1936).
- 1997 - Juan Carlos Jones, euskal atleta, distantzia motzetan aditua, Malabon (j. 1947).
- 1998 - Jose Maria Areiltza, euskal herritar politikari eta diplomatikoa eta Bilboko alkatea, Madrilen (j. 1909).
- 2000 - Fernando Buesa, euskal herritar politikaria, ETAk eraila (j. 1946).
- 2008 - Polentzi Gezala, lezoar txistularia, Europa osoan zehar eman zituen kontzertuak (j. 1911).
- 2009 - Román Galarraga, gipuzkoar futbolari, futbol entrenatzaile eta politikaria (j. 1921).
- 2013 - Iñigo Botas, arabar zinema-zuzendari eta gidoilaria, Oviedon (j. 1953).
- 2019 - Alex Tejería, euskal emigratzailea Uruguain, euskal kulturaren zabaltzailea herrialde horretan, Montevideon (j. 1932).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 606 - Sabiniano, Aita santua.
- 1222 - Alexio I.a Trebizondakoa, Trebizondako enperadorea (j. c. 1182).
- 1512 - Amerigo di Vespucci, italiar merkatari eta esploratzailea (j. 1454).
- 1636 - Santorio Santorio, veneziar medikua (j. 1561).
- 1680 - Catherine Deshayes, frantziar kurandera, sorginkeriagatik heriotza zigorrera kondenatua (j. c. 1640).
- 1690 - Charles Le Brun, frantziar margolaria eta dekoratzailea (j. 1619).
- 1731 - Fredrik Ruysch, holandar sendagilea (j. 1638).
- 1793 - Caspar Friedrich Wolff, alemaniar fisiologoa, enbriologiaren sortzaileetako bat (j. 1734).
- 1810 - Charles Brockden Brown, estatubatuar eleberrigilea (j. 1771).
- 1827 - Charles Wilson Peale, estatubatuar margolari eta naturalista (j. 1741).
- 1841 - Auguste de Forbin, frantziar noblea, margolaria eta Louvre museoko zuzendaria (j. 1777).
- 1875 -
- Camille Corot, frantziar margolaria (j. 1796).
- Charles Lyell, eskoziar geologoa (j. 1797).
- 1901 - Georges Francis Fitzgerald, irlandar fisikaria (j. 1851).
- 1903 - Hugo Wolf, esloveniar-austriar musikagilea eta musika-kritikaria (j. 1860).
- 1904 - Leslie Stephen, ingeles idazle, kritikari, historialari, biografo eta mendizalea (j. 1832).
- 1913 -
- Francisco I. Madero, Mexikoko presidentea (j. 1873).
- Ferdinand Saussure, suitzar hizkuntzalaria (j. 1857).
- 1923 - Théophile Delcassé, frantziar politikaria (j. 1852).
- 1924 - Charlotte Wahlström, suediar margolaria (j. 1849).
- 1939 - Antonio Machado, espainiar poeta (j. 1875).
- 1942 - Stefan Zweig, austriar eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta biografoa (j. 1881).
- 1943 -
- Hans Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kide eta oinarrietako bat, gillotinan (j. 1918).
- Sophie Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kidea, gillotinan (j. 1921).
- 1959 - Francis Pelissier, frantziar txirrindularia, Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren irabazlea (j. 1894).
- 1973 -
- Elizabeth Bowen, ingelesezko irlandar eleberrigilea (j. 1899).
- Katina Paxinou, greziar aktore tragikoa (j. 1900).
- 1980 - Oskar Kokoschka, austriar margolaria, marrazkilaria, grabatzailea, poeta eta antzerkigilea (j. 1886).
- 1981 - Élodie Yung, frantziar aktorea.
- 1983 -
- Mieczyslaw Jastrun, poloniar poeta (j. 1903).
- Romain Maes, belgikar txirrindularia (j. 1912).
- 1984 - Uwe Johnson, alemaniar idazlea (j. 1934).
- 1985 - Salvador Espriu, kataluniar olerkaria (j. 1913).
- 1987 - Andy Warhol, estatubatuar margolari, idazle eta zinema-zuzendaria, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat (j. 1928).
- 1990 - Joaquín Casalduero, espainiar literatura kritikari eta saiakera idazlea (j. 1903).
- 1995 - Emmanuel Roblès, frantziar idazlea (j. 1914).
- 2002 -
- Charles Jones, estatubatuar zinemagilea, marrazki bizidun sortzaile nagusienetakoa (j. 1912).
- Jonas Savimbi, angolar politikaria, Portugalen kolonizazioaren aurkako borrokalaria (j. 1934).
- 2007 - Dennis Johnson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1954).
- 2009 - Carmelina Sánchez-Cutillas, espainiar historialaria eta idazlea, eleberrigile eta poeta (j. 1921).
- 2011 - Chari Gómez Miranda, Doña Adelaida, espainiar kazetari eta telebista-aurkezlea (j. 1930).
- 2013 - Wolfgang Sawallisch, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1923).
- 2016 - Yolande Fox, estatubatuar abeslari eta modeloa (j. 1928).
- 2018 -
- Forges, espainiar umorista grafikoa (j. 1942).
- Richard Edward Taylor, kanadar fisikaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 1990eko Fisikako Nobel Saria (j. 1929).
- 2021 - Lawrence Ferlinghetti, estatubatuar poeta eta argitaratzailea (j. 1919).
- 2022 - Mark Lanegan, estatubatuar konposatzaile eta abeslaria (j. 1964).
- 2023 - Tatiana Lobo, Txilen jaiotako Costa Ricako idazlea (j. 1939).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Elisabet, Ixa(bel) eta Marixa.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |