Edukira joan

Juncal (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juncal (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak7
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Hizkuntzagaztelania
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Televisión Española
Hasiera-data1989ko otsailaren 18a
IMDB: tt0122352 Edit the value on Wikidata

Juncal Espainiako telesail bat da. Jaime de Armiñánek zuzendu eta Francisco Rabal, Rafael Álvarez "El Brujo", Emma Penella, Carmen de la Maza, Fernando Fernán Gómez, Luis Miguel Calvo, Manuel Zarzo, Cristina Hoyos eta Lola Flores aktoreek antzeztu zuten.

1989ko abuztuaren 12an TVE1 katean lehenbiziko atala aireratu zen.

José Álvarez "Juncal" (Francisco Rabal) 1940, 1950 eta 1960ko hamarkadetan arrakasta izan zuen zezenlari ohi bat da, baina adarkada batek lanbidetik betirako erretiroa hartzera derrigortu zuen. Bere ibilbidearen gailurrean zegoela Julia Muñoz (Carmen de la Maza) kordobar aberatsarekin ezondu zen, baina elkarrekin batera bi haur izan ondoren, Jucalek emaztea laga zuen. Teresa Campos (Emma Penella) maitalearekin hogei urtez bizitzen egon ondoren, maitaleak Juncalek beste emakumeekin adarrak jartzen dizkiola ohartu eta utzi egingo du, hortaz Juncalek Cordobara itzuli eta bere familia berreskuratzen saiatuko da.

Pertsonaia Aktorea
José Álvarez "Juncal" Francisco Rabal
"Búfalo" Rafael Álvarez "El Brujo"
Teresa Campos Emma Penella
Julia Muñoz Carmen de la Maza
Domingo Camprecios Fernando Fernán Gómez
Manolo Álvarez Luis Miguel Calvo
Bernardo Álvarez Manuel Zarzo
Rosario Cristina Hoyos
Merche Lola Flores

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]