Jaime de Armiñán
Jaime de Armiñán | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1927ko martxoaren 9a (96 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Luis de Armiñán |
Ama | Carmen Oliver Cobeña |
Ezkontidea(k) | Elena Santonja (1956 - 2016) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jaime de Armiñán Oliver (Madril, Espainia, 1927ko martxoaren 9a -) espainiar antzerki idazle, gidoigile eta zinemagilea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kazetari gisa lan egin ondoren antzerkiak idazteari ekin zion, eta sari asko irabazi zituen: 1953an Calderón de la Barca saria Eva sin manzanarengatik, 1955ean Unión Films saria Sinfonía acabadarengatik eta 1956an Lope de Vega saria Nuestro fantasmarengatik. Beste antzerki-lan batzuk: Café del Liceo (1958), Pisito de solteras (1962), La pareja (1963), El último tranvía (1965), eta Todas somos compañeras (1966). Umorea eta nahasketa dira Armiñánen antzerkien ezaugarri nagusiak.
1958an telebistan hasi zen lanean, lehendabizi gidoigile, gisa eta bere gidoiak zuzenduz gero, Las doce caras de Juan, esate baterako. 1969an hasi zen zinema-munduan, Carola de día, Carola de noche filmarekin. Mi querida señorita (1971) filma Oscar sarietarako izendatua izan zen, eta Urteko Zuzendari Onenaren saria jaso zuen. El nido (1980) ere atzerriko film onenaren Oscarrerako izendatua izan zen. Ipuinak ere idatzi ditu, eta Vidas perras (1991) liburuan bildu dira batzuk. 1961 eta 1989 urteetan Ondas saria irabazi zuen, eta 1985ean Arte Ederretako urrezko domina.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
(D) — Zuzendaria; (G) — Gidoilaria; (ZG) — Zuzendaria eta gidoilaria
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |