Edukira joan

Juno (espazio zunda)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juno (espazio zunda)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaLockheed Martin Space (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
AurrekoaNew Horizons
HurrengoaOSIRIS-REx
Orbital activity2016ko uztailaren 5a -
Espazio jaurtiketa 2011ko abuztuaren 5a
Planetary flyby 2013ko urriaren 9a
KudeatzaileaJet Propulsion Laboratory
Honen parteNew Frontiers programa
Dimentsioak3,5 (diametro) × 3,5 (altuera) m
Masa3.625 kg eta 1.593 kg
Propulsatzaileaspacecraft solar array (en) Itzuli (3)
LEROS (en) Itzuli
Artikulu hau espazio zundari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juno».

Juno NASAren New Frontiers programako Jupiter planeta ikertzeko misio bat da. Jatorriz 2009ko ekainean jaurtitzeko asmoz 700 milioi dolar inguruko kostua izango zuela aurreikusi zen. Halere, NASAren murrizketek jaurtiketa 2011. urtera arte atzeratu zuten, Atlas V 551 suziriak jaurti zezan. Azkenean 2011ko ekainean jaurtia izan zen, eta bere bizialdi erabilgarrian zehar 1.100 milioi dolar inguruko kostua izango duela aurreikusi da.

2016ko uztailaren 5eko goizaldeko 03:54etan Jupiterrera iritsi eta hura orbitatzen hasi zen[1].

Behin Jupiter parera iritsita, haren orbita polarrean ezarri eta planetaren eguratsaren osaketa, grabitate-eremua eta magnetosfera polarra aztertuko ditu. Juno zundak Jupiterren sorrerari buruzko aztarnak bilatzen ere arituko da, planetak harkaitz nukleoak ere badituen, eguratsak urik baden eta zenbateko kopuruan, eta planetaren masaren banaketa ere arakatuko aztertuko ditu. Jupiterreko haize bortitzen jatorria ere ikertuko du, hauek 600 km/ord. abiaduretara iritsi baitaitezke.

Juno zundak bere barnean honako tresneria darama:

  • Joviar Aurorar Banaketaren esperimentua (Jovian Infrared Auroral Mapper)
  • Jupiterreko Partikula Energetikoen Detektagailu Tresna (JEDI)
  • Espektrografo Ultramorea (UVS)
  • JunoCam
  • Joviar Aurorar Kartografiatzaile Infragorria (JIRAM)
  • Plasma Uhin Tresna (Plasma Waves)
  • Mikrouhin erradiometroa (Microwave radiomete)
  • Magnetometro Fluxu Eramalea (FGM)
  • Izar Konpas Aurreratua (ASC)
  • Heliozko Magnetometro Eskalarra (SHM)
  • Grabitate esperimentua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]