Eskumen (zuzenbidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jurisdikzio» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Eskumena edo jurisdikzioa (latinez iuris dictio, "eskubidea esan"), Estatu baten subirautzatik datorren eskubidea da. Zuzenbidea kasu zehazt batean aplikatuz gero, eztabaida bat behin betiko eta modu ezeztaezinean konponduz, epaile autonomo edo independienteez osatutako Auzitegi batek bakarrik gauzatu dezake.

Eskumenaren ezaugarri nagusienetako bat bere izaera ezeztaezina eta behin betikoa da, Zuzenbidearen jardueran teknikoki res iudicata deritzona eragiteko gai dela.

Zentzu arruntean, "eskumen" hitza ahalmen hori gauzatzen den lurraldea (Estatua, autonomia erkidegoa, probintzia, eskualdea, herrialdea, etab.) izendatzeko erabiltzen da. Era berean, modu zabalagoan, aginte baten eskuduntza eta ahalmenen gauzatzearen eremu geografikoa edo bere aginpidearen barnean dauden gaiak izendatzeko erabiltzen da; eta orokorrean, Estatuak bere subirautza gauzatzen duen lurraldea izendatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]