KAS gidaritza blokea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

KAS Gidaritza Blokea 1978ko irailan HASI alderdiak bere Lehen Kongresuaren bigarren zatian onartutako ponentzia da. Bertan KAS osatzen zuten erakundeen (HASI, LAB, ASK, LAIA eta ETA(m), 1979an Jarrai eta 1988an Egizan ere batuko ziren, KAS blokearen gazte eta emakumeen erakunde bezala, hurrenez hurren) arteko antolakuntza forma ezarri zen, independentzia eta sozialismoaren helburu taktiko eta estrategikoen baitan.[1]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an HASIren zuzendaritzak KAS lehentasunezko akordiorako marko bezala definitzen zuen, ulertzera emanez koordinadora barneko erakundeek bere autonomia estrategiko eta taktikoa mantendu behar zutela. Jarrera honek ez zuen HASIko militantziaren onespena jaso, zeinak, KASi Gidaritza Blokearen funtzioa ematen zion, ETA(m)k babestutako jarrera.

1978ko irailean Lekeition antolatutako Lehen Kongresuaren bigarren zatiak "KAS Gidaritza Blokea" ponentzia onartu zuen. HASIko zuzendaritzako kideak, gutxiengoan, alderditik atera ziren gerora Euskadiko Ezkerran integratzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Manual Ideologico» (PDF) Jarrai: 25 - 31 . Noiz kontsultatua: 2016-06-02.
  2. (Gaztelaniaz) Giacopuzzi, Giovanni (1992) ETA Historia Política de una Lucha Armada Txalaparta 47-49. or. ISBN 84-86597-70-6.