KISS printzipioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

KISS printzipioa (ingelesez: Keep it Simple, Stupid) sistemak ahal den sinpleenak diseinatzean datza. Espresuki baztertzen du beharrezkoak ez diren elementuak erabiltzea; eta aukera dagoenean, beti errazenaren alde, sinpleenaren alde, egiten du.

Akronimoan agertzen den stupid adjektiboak («ergela», euskaraz) ematen dion zentzu bikoitz eta adar-joleagatik, akronimoaren bestelako azalpenak ere agertu dira ingelesez, Keep It Simple, Short, kasu.

Termino hau 1960ko hamarkadan erabiltzen hasi zen Estatu Batuetan. Euskaraz, sare informatikoen arloko agirietan hasi zen agertzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]