KV28

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KV28
ren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1832 baino lehenago
Industailea Donald P. Ryan 1990
Aurrekoa:
KV27
Hurrengoa:
KV29


KV28 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Bere ezaugarriek adierazten dutenez, bere nortasuna ezagutzen ez den XVIII. dinastiako nobleren bat lurperatzeko eraiki zen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KV28 hilobia KV27tik metro gutxira dago, haranaren ekialdeko zatian, errege hilobi guztietatik urruti. Beregandik gertu aurkitzen diren beste hilobi batzuk KV44 eta KV45a iparraldean eta KV21a hegoaldean dira. Hurbileneko errege hilobia eta ziuraski garaikide duena, KV43a, Tutmosis IV.arena izateak, honen erregealdian, bere funtzionario hoberenetako baten gorpua lurperatzeko eraikia izan zela adieraziko luke.

Hilobiaren profila, Erregeen Haranean eginiko noble baten lurperaketaren ereduarekin bat dator, -ez ohikoa, baina ez harritzeko modukoa, toki honetan erregeenak ez diren hilobi asko baitago: Sarrerako putzu bat eta gela bakar bat, biak ondo zulatuak, neurri txikikoak eta apaindurarik gabeak. Arkitekturari dagokionez, KV28 hilobiak duen berezitasun bakarra, B gelan hasi berria zen estantzia berri bat da, egitasmo hau azkenik atzera bota zen arren. Gertu duen KV27 hilobia bezala, KV28k, dirudienez, uholderen bat jasan izan du bere historian zehar, baina bere egitura ez da kaltetua izan.

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobia antzinatetik irekia egotea oso litekeena den arren, ez dago hilobi honi buruzko aipamenik Wilkinsonek 1830eko hamarkadan bisitatu zuen arte. Dena dela, itxura guztien arabera ez zuen interes handirik piztu XX. mende amaierararte, Donald Ryanek zuzendutako Pacific Lutheran Universityren espedizioak bertatik hondakinak kendu eta sakon aztertu zuen arte. Lan hauek, KV27koarekin batera egin ziren, eta antzerako emaitzak eman zituzten.

Ryanek, KV27a bezala, KV28 hilobia XVIII. dinastia erdialdean datatua zegoenaren ondorioa atera zuen, beharbada Tutmosis IV.a edo Amenofis III.aren erregealdietatik, eta bertan, gutxienez bi pertsona lurperatuak izan zirela. Lanek, argitara eman zituzten ontzi kanopo baten zatiak, momien hesgailuak eta baita giza arrastoak ere. Dena dela, oraindik ez da aurkitu, eta ez dago bertan lurperatuak izan ziren pertsonen nortasuna jakin ahal izateko aukera askorik, beharbada senar-emazteak zirenak.