KV29
KV29 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
KV29 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Nekropoli handi honetan aurkitzen diren hilobi guztietatik, gutxien ezagutzen denetako bat da, gaur egun, ze dinastiatan datatua dagoen eta bertan nor lurperatua izan zen jakitea erabat ezinezkoa delarik.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregeen Haraneko 29. hilobia ez da alboko inongo lurperaketa batetatik gertu aurkitzen, eta bakarrik, hau ere ia ezezaguna den KV61 hilobitik gertu dago. Hegomendebaldeko uadian eraikia, Haraneko bi hegoaldereneko adarren sarreran dago, Tutmosis III.aren garaiko hilobiak daudena eta XIX. dinastiako lurperaketak egiteko erabili zena. Hala eta guztiz ere, benetan garrantzitsua izan daitekeen beste edozein hilobitik hain urrun egoteak, are gehiago zailtzen du hilobi hau datatzeko lana.
Dirudienez, bere ezaugarriengatik, erregeena ez zen lurperaketa bat da, beharbada nobleren batena, bere sarreran behintzat, non hil putzu bat dagoen. Putzutik aurrera, ez dakigu zer egon daitekeen, baina oso litekeena da kamera nagusi bakar bat egotea, txikia, eta, inongo zalantzarik gabe, apaindu gabea.
Indusketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus daitekeen bezala, KV29 hilobiari buruzko ezagutza ia hutsa da. Ez dakigu ezta antzinatetik irekita dagoen eta XVIII. edo XIX. mendean aurkitua izan zen ere. Bere esistentziari buruz heldu den lehena, James Burtonengandik dator, bere kokapena baino askoz gehiago adierazten ez duena. Antzeko zeozer egin zuten Wilkinson, Victor Loret eta Weigallek, azken honek, XVIII. dinastian datatutako kamera bakarreko lurperaketa txikia zela suposatu zuelarik.
Dena dela, gaur egun, KV29 hilobia oraindik ez da industua izan -eta industua izateko egitasmorik ere ez dago epe ertainean- eta interes handirik ere ez du pizten. Ia miraria litzateke informazio interesgarririk ematea, hobeto ezagutzen diren antzeko hilobiek ez baitute milioikadako espedizio bat antolatzeko hainako misterio, apaindura edo objektu arkeologikorik. KV29 hilobiaren misterioak zain jarraitu beharko du.